Menu

Udalak kontzentraziora deitu du ostiralerako, Kataluniako erreferenduma babesteko eta Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko

istockphoto-957703630-612x612

Kataluniako prozesuaren inguruan emandako sententziaren harira, Legorretako Udalak, EH Bilduren eta EAJren adostasunez, herritar guztiak deitzen ditu ostiralean (hilak 18), eguerdiko hamabietan, udaletxe aurrean kontzentratzera.

Eta honako hau adierazi nahi du:

  1. Legorretako Udalak ziurtatzen du demokraziaren adierazpen baketsua, indibiduala zein kolektiboa gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua. Hori horrela, ziurtatzen du urriaren 1eko erreferenduma tresna demokratiko eta zilegizkoa izan zela, eta Kataluniak eta Euskal Herriak berezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.
  1. Legorretako Udalak argi eta garbi adierazten du ezin direla justifikatu Espainiako Auzitegi Gorenak eta Estatuko botereek Kataluniako agintari eta gizarte eragileei bizkarreratutako auzia eta ezarritako zigorrak.
  1. Legorretako Udalak nabarmentzen du Kataluniako ‘Procés’-aren aurkako auziak eta epaiak Zuzenbide Estatuaren itxuragabetzea dakartela eta ezbaian jartzen dutela espainiar demokraziaren homologazioa nazioartean.
  1. Legorretako Udalak azpimarratzen du euskal herritarroi zuzenean eragiten digula Estatu espainiarraren erantzun bortitzak; izan ere, herrien borondatea era demokratiko eta baketsuz erabakitzea mozten du. Eta arazo politikoari tribunalen indarrez, 155. artikulua ezarriz eta erabakitze eskubidearen alde egiten dutenei edonolako neurri bidegabeak ezarriz erantzuten dio, irtenbide elkarrizketatu eta negoziatua bilatu ordez eta herriari galdetu beharrean.
  1. Legorretako Udalak Estatuko botereei eskatzen die espetxean dauden preso politikoak berehala aske utz ditzala eta, era berean, erbesteratu politikoen aurkako auzibideak bertan behera utz ditzala.
  1. Legorretako Udalak elkartasuna adierazten die Kataluniako preso eta erbesteratu politikoei nahiz haien etxekoei, hala nola Kataluniako herriari eta erakundeei, eta Legorretako herritarrei dei egiten die bat egin dezaten herriari hitza ematearen aldeko ekimen baketsuekin, demokraziaren eta askatasunaren alde.

Itsasondoko Udalak gau magikoa antolatu du, Urkian...
Salgai daude Ainhoa Garmendia sopranoaren kontzert...

Sartu