Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Udalekuak ez egiteko erabakia berresten da

icono_udalekuak

Maiatzean, Legorretako udalak aurten Udaleku Irekirik ez zela izango erabaki bazuen ere, azken bi aste hauetan udalekuak egitea aztertzen aritu da berriro ere. Udalekuak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako protokolo eta betebeharrak landu dira eta bertako araudia aztertu. Covid-19aren aurrean hartu beharreko neurri guzti hauek erakartzen duten egoera baloratu da, benetan eskeini ahal izango geniztuzkeen udalekuak onurak baino kalte gehiago izan ditzatekeela ondorioztatuz. Eta hori guztia Guraso Elkartearekin eta izena emandako hainbat begiraleekin partekatu ondoren, zuhurtziari eta prebentzioari lehentasuna ematea erabaki da. Gauzak horrela, Udalak aurten udalekurik ez izateko erabakia berrestea Ugarotarrak Guraso elkartearekin eta lanerako izena emandako begiraleekin partekatua izan da ekainaren 15ean izandako bileran.

Furgobaratzaren bisita, ekainaren 25ean
Odol ematea Herri Antzokian

Sartu