Menu

Udalekuetarako izena emateko epea zabalik, bai umeentzat eta bai begiraleentzat

udalekuak

Aurtengo udan, ekainaren 24tik uztailaren 24ra izango dira udalekuak. Dena ondo antolatu ahal izateko, ohi baino goizago izango da izen-ematea, bai umeentzat eta bai begiraleentzat.

UMEAK:

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren zikloko haurrekin izango dira udalekuak (2007-2016 artean jaiotakoak, biak barne). Ohi bezala, astelehenetik ostiralera izango dira, 10:00etatik 13:00era. 

Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da; deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek eta familia ugariek. Kutxabanken ordaindu beharko da, 20955051731060024709 kontu zenbakian, eta ondoren udal bulegoetan izena eman (agiria entregatu beharko da).

Apirilaren 17ra arte egongo da izena emateko epea zabalik (epez kanpo ez da onartuko izen ematerik).

BEGIRALEAK:

Apirilaren 17a izango da  azken eguna eskaria aurkezteko (eskaera-inprimakia-2019), eta dokumentu honetan daude argibide guztiak:

. Udal erregistroan aurkeztu behar dira agiriak.

Zalantzarik izanez gero, deitu kultur etxera (943-08 50 50) edo idatzi helbide honetara: kultura.legorreta @ euskalnet.net

KORRIKAko lekukoa eraman nahi duzu? Parte hartu zo...
Ostiralean abiatuko da Korrika Kulturala Legorreta...

Sartu