Menu

Ur horniduraren sarea sektorizatzeko lanak hasi ditu Ur Kontsortzioak

ur-kontso-sektorizazioa

Legorretako ur-hornidura sarea hobetzeko lanak egiten ari da Ur Kontsortzioa. Zehazki, gaur egungo sarea zatikatzeko lanak egingo ditu, sektorizatzeko lanak; hain justu, hiru sektore berri bereiziko dira, eta hobekuntza horien bidez lau emari neurgailu instalatuko dira. Lan horien helburua da sarearen kontrol handiagoa izatea eta ur-ihesen bat gertatzen denean azkarrago detektatu ahal izatea.

Beheko planoan ikus daiteke herriko zein hiru tokitan egingo dituzten lanak. Lan horiek aurrera eramateko ura moztu behar duten kasuetan, aurrez abisatuko diete bizilagun kaltetuei, portaletan kartela jarrita.

A21 00147 002 FASE II page 0048

A21 00147 002 FASE II page 0049

 

Maiatzeko ekitaldiak antolatzeko bilera, astelehen...
Igandeko filma: 'Akelarre'

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu