Menu

Ura Agentzia hobekuntza lan batzuk ari da egiten Oria ibaian

IMG_223_20221020-101746_1

Legorretako Udala elkarlanean ari da Ura Agentziarekin, herriko uholdegarritasunaren arazoa aztertu eta pixkanaka hobekuntza neurriak hartzeko asmoz.

Ildo horretan, hil honetan lan batzuk egiten ari da Ura Agentzia Legorretan, Oria ibaian. Hain justu, kanal bat ireki du Guadalupe auzoko zubiaren parean, ibaian gorako ur emariaren zati bat zubiaren eskuineko begira bideratzeko eta ibaian behera sastrakak garbitzeko; zubiaren desaguerako sekzioa hobetzen saiatzea da lan horien helburua.

Datozen hilabeteetan ikusiko dira lan horien emaitzak.

IMG 2235

Zaintzaileentzako jardunaldia izango da azaroaren ...
Mugikortasun plana osatzen segitzeko saioa izango ...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu