Menu

Urrezko Bikain ziurtagiria lortu du Legorretako Udalak

bikain-foto

Hizkuntza politikaren arloan egiten ari den lana aitortu diote Legorretako Udalari: Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso du. Hiru maila ditu ziurtagiriak, eta gorenekoa eskuratu du Legorretako Udalak: urrezkoa.

Eusko Jaurlaritzak ematen du ziurtagiri hori, eta egiaztatzen du euskararen presentzia, erabilera eta hizkuntza kudeaketa egokiak direla. Ziurtagiria lortzeko, kanpo ebaluazio bat gainditu du udalak azken asteetan. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide da udala, eta haren bidez egin du Bikain lortzeko bidea.

Bi esparru aztertu dituzte ebaluazioan. Batetik, zerbitzu hizkuntza: herritarrei ematen zaien zerbitzuan zer neurritan bermatzen den euskaraz aritzeko aukera, eta erakundearen irudian zer leku duen euskarak. Bestetik, lan hizkuntza: udal barneko jardueretan eta kudeaketan nolako lekua daukan euskarak.

Ebaluatzaileek nabarmendu dute Legorretako Udala herriko eragileekin batera lanean ari dela euskara normalizatzeko, eta udalaren beraren jarduna eredugarri dela bide horretan. Pauso gehiago emateko proposamenak ere egin dituzte.

Legorretako Udala 2016an sartu zen UEMAn, eta pauso hori giltzarria izan da Bikain ziurtagiria lortzeko, haren bidez euskara normalizatzeko plana eta bestelako neurriak hartu baititu udalak. Horrekin batera, nabarmentzekoa da udal langileek urteetan egin duten ahalegina euskararen erabilera normalizatzeko. Horren guztiaren aitortza da urrezko Bikain ziurtagiria.

'Legorretan ba al dago armairurik?' solasaldia, os...
Irrintzi-Alai taldearen emanaldirako sarrerak biha...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu