Menu

Urrian hasiko dira memoria tailerrak, soinketa eta Pikuak Kalera

legorretan-adinekoentzako

Legorretako Udalak egitarau oparoa eskainiko die aurten ere herriko adinekoei, osasun fisikoa, kognitiboa, soziala eta emozionala zaintzeko, eta ongizatea modu integralean indartzeko asmoz.

Batetik, astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara, begirale bat izango da memoria landu, gizarte gaiak aztertu, erlaxazio teknikak ikasi eta harreman sozialak indartzeko. Menpekotasunaren prebentziorako baliagarria da tailer hori. Urriaren 4an hasiko dira saioak, segurtasun neurri guztiekin.

Bestetik, soinketa saioak ere izango dira. Aurten, bi saio eskainiko dira: astelehenetan bat, eta ostiraletan bestea (10.00-12:00 ordu tartean, eta taldeetan banatuta). Izena ematean aukera izango da adierazteko astelehenetan bakarrik edo bi egunetan parte hartu nahi den. Urriaren 4an hasiko dira soinketa saioak.

Aurreko ikasturteko etenaldiaren ondoren, Gizarte Zerbitzuetatik Pikuak Kalera egitasmoa martxan jarriko da urriaren 7tik aurrera. Ostegunero, 10:30etan elkartuta, ibilaldi bat egingo da, segurtasun neurriak eta distantziak errespetatuz. Laguntza behar duenak familiako edo etxeko laguntzailearekin etorri beharko du, aurten ezin baita boluntario bidezko kontaktu-laguntza zuzenik eskaini.

Tailer edo ekintza guztietan izena eman behar da, irailaren 29a baino lehen, talde egonkorrak osatu eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko. Izena emateko deitu edo bertaratu Legorretako Gizarte Zerbitzuetara (943-08 52 90 / 688-82 90 13) edo idatzi helbidera.

Animatu!

Pikuk kirol klubak salgai du arropa berria
'Maixabel' filma ikusgai izango da Herri Antzokian

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu