Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Uztaila, kultur ekitaldiz blai

Agenda-azkena

Covid-19-ak eragindako osasun krisiak gizarteko sektore guztiak kolpatu ditu, baita kultura ere. Egoera horren aurrean, Legorretako Udalak, hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu, hainbat eragilerekin elkarlanean. Testuinguru berriak ekitaldiak egin ahal izateko molde berriak eskatzen ditu; gauzak horrela, segurtasun neurri guztiak hartuta egingo dira ekintza guztiak. Herri Antzokian bi pelikula emango dira; horretaz gain, 10-15 urte bitartekoentzat dronen tailerra ere antolatu da (izena liburutegira deituta eman daiteke) eta Asier Kidam magoa ere izango dugu gure artean. Amaitzeko, mendi irteera ere antolatuko da Pikuk taldearekin elkarlanean.

 

Herritarrei deialdia, Ordiziako kasuen harira
Goierriko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko topaketa,...

Sartu