Datorren igandean, otsailaren 14ean, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran izango dira Antzokian “koplakariak koplari” izeneko emanaldiarekin, Satto-ren eskutik. Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, entzulegoari kopla zahar eta berrien azalpena eta herri musikan izan duten eragina erakustea izango da ekitaldi honen muina; Agus Barandiaranen (Korrontzi) trikitiaren bidez, kopla hauek musikaz jantziko dituzte eta partaide biak kantuan entzuteko aukera ere izango da.
Saioa, 19:00etan hasiko da eta bertara joan nahi dutenek izena eman dezakete Balentinen kioskoan edota Kultur Etxean (943085050 / legorreta @ kultura.eus). Sarrera 10 euroan salduko da. Antzokiko gehieneko aforoa 69 pertsonakoa da.
Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/