Datorren ostegunean, urriak 5, ekingo zaio xakean ikasi eta jolasteko tailerrari. Behin martxan jarrita, bi astean behin elkartuko dira Legorretako xake zaleak, 18:00etatik 20:00etara bitartean, udaletxeko goiko solairuan. Guztiz doakoa izango da.
Parte hartzen dutenek Jabi Diaz eta Iñigo Zunzunegiren laguntza eta aholkuak jasoko dituzte. Izena emateko bi modu daude: helbidera mezu bat bidaliz edo 688 684 697 telefonora deituz.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/