Menu

Xendabelarrak proiektuaren aurkezpena eta mendi ibilaldia datorren ostiralean

Xendabelarrak-logoa

Mendi ibilaldiak eta sendabelarrak, proiektu bakarrean uztartuta: Xendabelarrak. Xenda eta senda hitzekin egin da hitz-jokoa proiektuari izena jartzeko garaian.

Herriko hiru ibilbide zabaldu eta markatu dira, aisialdia eta osasuna sustatzeko asmoz. Bakarrik, lagunekin edo familian egiteko hiru ibilbide eder dira: Koate, Burnigurutzeta eta San Joan Iturri, hain zuzen.

Era berean, ibilbide horiek egitean, gure lurra, ohiturak eta transmisioa zabaltzea da asmoa: urteetan gure baserrietan ezagutu dituzten sendabelarren transmisioa egitea, haria eten ez dadin. Horretarako, ezinbestekoa da proiektuan parte hartu duten herritar batzuen jakintza, bai eta transmisioa eten ez zedin egin duten lana ere. 

Informazioa jasotzeko, esku orri bat diseinatu da, eta hiru ibilbideen panelak ikusgai egongo dira herriko plazan. Horrez gain, LegorretAPP aplikazioan ere egongo da informazio guztia, Mapa turistikoa atalean. Datorren asterako egongo da prest. Hona hemen aurrerapen bat:

Datorren ostiralean izango da aurkezpena, hilaren 2an, goizean: aurkezpena, mendi ibilaldia eta hamaiketakoa. 10:30etan izango da aurkezpena, udaletxean. Ondoren, 11:00etan, mendi ibilaldia egingo dugu, eta, bueltakoan, hamaiketakoa.

Gonbidatuta zaudete!!!

Babes ofizialeko hamabi etxebizitzako bloke bat er...
Buruhandiak 17:30etan izango dira gaur

Sartu