Menu

Xendapedalak proba, sagardo eguna eta erromeria ekainaren 15ean

xendapedalak

Datorren larunbatean egun osoan izango da zer egina Legorretan. Goizean, Xendapedalak izeneko bizikleta martxa izango da, 09:00etan hasita, Pikuk kirol klubak antolatuta. Xendabelarren ibilbideetan zehar izango da martxa. 08:00etan hasiko da izen-ematea, baina aurrez ere eman daiteke izena, Kirolprobak webgunean. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute, eta adingabeek tutorearen baimena aurkeztu beharko dute. BTT martxa honetan ez da irabazlerik egongo.

Bi ibilbide izango dira aukeran. Luzeak 30 kilometro eta 1.350 metroko gorabehera du, eta laburragoak, 20 kilometro eta 900 metroko gorabehera. Bigarrena egiteko izena ematen dutenek aukera izango dute azken momentuan etapa luzea egiteko; 20. kilometrotik 11:30ak baino lehen pasatzen badira, bide luzea egiten jarraitu ahalko dute.

Lehen zatia
Bigarren zatia
Ibilbide osoa

Arratsaldean, berriz, sagardoa dastatzeko eta txorizoa jateko aukera izango da, Bilkoin, Jotakea eta Aldapa Haundi elkarteek antolatuta, eta erromerian dantza egin ahal izango da Irrintzi Alai dantza taldearen eskutik.

'Trans-formatzen' dokumentala eta solasaldia ostir...
Sendabelarren erabilera berriak ikasteko tailerra

Sartu