Menu

Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpaina

Ikastaroak

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak euskara ikasteko ikastaroak eskainiko ditu 2023-2024 ikasturterako. Eskaintza zabala eskaintzen da: maila guztietako (A1,A2,B1,B1,C1 eta C2) titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala. Gainera, hainbat ikastaro mota egongo dira: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA eta  mintza-saioak, besteak beste.

Izen ematea datorren irailaren 18ra arte egongo da zabalik, eta horretarako aukera desberdinak eskaintzen dira: Legorretako Kultur Etxean (7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota helbidera mezu bat bidaliz.

16-18 urte bitarteko gazteentzat diru-laguntza sistema berezia

C1 maila eskuratzeko helburua duten 16 eta 18 urte bitarteko ikasleek diru-laguntza berezi bat jasoko dute. Soilik 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta gutxienez 120 orduko ikastaroa egin beharko da pertsonako. Ikastaro honetan izena eman edo honen inguruko informazio gehiago jasotzeko, bi bide eskaintzen dira: Legorretako Kultur Etxean (7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota helbidera mezu bat bidaliz.

Euskaltegiko ikastaroak

Bilkoin elkarteak 50. urteurren festa ospatuko du ...
“Kaixo Goierri!” kanpaina aurkeztu du BIDARIk, tok...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu