Menu

Zabalik dago galdeketa egunean mahaian laguntzeko aurkezteko epea

Martxoaren 12rako, galdeketa egunerako, mahaietan laguntzeko herritarrak behar ditu udalak. Hiru lagunek osatuko dituzte mahaiak: mahaiburuak eta bi mahaikidek. Mahaiburuak udal langileak izango direnez, lau pertsona beharko dira egunean bertan lan egiteko, eta, ordezkoak kontuan hartuta, hamabi.

Aurkeztu ahal izateko, erroldan izena emanda egon beharko da, eta 18 urte eta 65 urte artean izan. Horrez gain, eskola graduatua edo baliokidea ere beharko da. Lehentasuna emango zaie lanik gabe daudenei. Izendatutako mahaikideei, betiere galdeketa egunean bere funtzioak betetzen baldin badituzte, 75,00 euro emango zaizkie.

Izena eman daiteke, beraz, udal bulegoetan, otsailaren 10era bitarte. Otsailaren 13an izango da zozketa, eguerdiko hamabietan. 



Herrigintza-Hirigintza lantaldearen bilera asteazk...
Hondakinen Mahaiaren bilera izango da asteartean

Sartu