Legorretako Udaleko Kultura Sailak joskintza tailerra antolatu du, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Horretarako azkeneko eguna azaroaren 17a izango da.
Ikastaroa datorren azaroaren 28an hasiko da eta 2024ko maiatzaren 7ra arte luzatuko da. Tailer orduak asteartero izango dira, 16:45etatik 18:45etara udaletxeko bigarren solairuan. Ana Rosa Agirrek emango du ikastaroa.
Tailerrerako plazak mugatuak izango dira, eta gehienez sei laguneko taldea osatuko da. Eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaro bakoitzaren kostua 30 eurokoa izango da. Tailerra hasi aurretik, hilaren 21ean, 16:45etan bilera informatibo bat egingo da tailerraren ezaugarriak azaltzeko.
Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean bertan (7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota helbidera mezu bat bidaliz.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/