Menu

Zabalik dago Musika Eskolan izena emateko epea

ff8c9d12df7c8c6336e8f30e1d5d596_20180604-072550_1

Musika zerbitzua kontratatzeko deialdia eginda, datozen bi urteetan ere Ordiziako Musika Eskolak emango du zerbitzua Legorretan. Orain, 2018-2019ko ikasturterako matrikulak egiteko garaia da, beraz. Ostirala izango da horretarako azken eguna; ekainaren 8a, hain justu.

Bi matrikulazio mota daude:

1- Egungo ikasleak: bi aukera daude jarraitu nahi duzuen ala ez jakinarazteko:

            1- Honako esteka honetan sartu, datuak bete, eta bidali: https://tinyurl.com/yd333nmx

            2- Udal bulegoetara joan, eta bertan jakinarazi.

2- Ikasle berriak: Ordiziako Musika Eskolan jasoko duzue orientazio espezializatua, bai telefonoz deituta (943-88 87 52) eta bai posta elektronikoz idatzita (). Eta bertan eman beharko duzue izena.            

Edozein zalantza izanez gero, jo lasai udaletxera.

Hona hemen musika eskolaren ikasketa plana:

 

'Etxeko ekonomiaren autogestioa baliabide informat...
Zabalik dago udaleku irekietarako izena emateko ep...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu