Menu

Zabalik dago pilates ikastarorako izen ematea

Pilates

Behin ikasturte berria martxan dela, pilates ikastaroak bueltan dira herrira. Beste urte batez, Legorretako Udaleko kultura sailak goizeko zein arratsaldeko txandarako antolatu du ikastaroa, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea irailaren 21era arte.

Goizeko ikastaroei dagokionez, astelehenetan eta asteazkenetan izango da, 9:00etatik 10:00etara, Kultur Etxeko goiko solairuan. Arratsaldekoa, aldiz, asteartetan eta ostegunetan, 18:15etik 19:15era, Ugaro Herri Ikastetxeko soinketa gelan. Ikastaroak urriaren 2an eta 3an hasiko da, eta maiatzaren 29an eta 30ean amaituko dira, hurrenez hurren.

Ikastaroetarako plazak mugatuak izango dira, baina taldeak sortzeko gutxienez zortzi izen emateko egon beharko dira txandako. Plazak zozketa bitartez esleituko dira, behin apuntatzeko epea itxita. Ikastaro bakoitzaren kostua 320 eurokoa izango da (40 hileko), eta Kultur Etxean emandako argibideak jarraituz egingo da ordainketa. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, eta ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko ere.

Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean bertan (7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota helbidera mezu bat bidaliz.

Gautena elkarteak autismoari buruzko hitzaldi bat ...
Lan eskaintza: aldi baterako peoi bat kontratatzek...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu