Legorretako Udalak udaleku ireki bat antolatuko du ekainaren 27tik uztailaren 29ra, Haur Hezkuntzako haurrekin eta Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren zikloko haurrekin.
Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da; deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Kutxabanken ordaindu beharko da, ES9620955075131060024709 kontu zenbakian, eta ondoren izena eman udalaren webgunean (agiria erantsita) edo bulegoetan.
Esperientzia honekin ikasturtearen jarraipena egin nahi da, bai euskararen erabilera bultzatzeko bai ikasleen arteko harreman pertsonalen arloa lantzeko, jolastuz, abestuz, antzeztuz...
Lan hau astelehenetik ostiralera egingo dugu, goizeko hamarretatik ordu batera.
Udalaren webgunean (https://labur.eus/Udalekuak_Legorreta) edo udaletxean, ekainaren 8ra arte, egun hori barne (epez kanpo ez da onartuko izen-ematerik).
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/