Menu

Zabalik dago udaleku irekietarako izena emateko epea

IMG_5428

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren zikloko haurrekin —2006-2015 artean jaiotakoak, biak barne— udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 25etik uztailaren 27ra, biak barne.

Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da; deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek eta familia ugariek. Kutxabanken ordaindu beharko da, 20955051731060024709 kontu zenbakian, eta ondoren udal bulegoetan izena eman —agiria entregatu beharko da—.

Esperientzia honekin ikasturtearen jarraipena egin nahi da, bai euskararen erabilera bultzatzeko bai ikasleen arteko harreman pertsonalen arloa lantzeko.

Lan hau astelehenetik ostiralera egingo da, goizeko hamarretatik ordu batera, jokoak, antzerkia, irteerak eta abar egingo direlarik.

IZEN EMATEA:

Udaletxean, ekainaren 8ra arte —epez kanpo ez da onartuko izen ematerik—.

Zabalik dago Musika Eskolan izena emateko epea
18:30etan jarri da ordua frontoian eta plazan maha...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu