Menu

Zainduz Zaindu programa eskainiko du udalak, zaintzaileek euren burua zaintzeko

20220628_170642

Zaintzaile funtzioa garatzen ari diren pertsonei eskainitako programa bat da Zainduz Zaindu, eta 2022-2023 ikasturte honetan ere izango da eskaintza. Hilean behin izango dira saioak, autolaguntza talde baten bidez. Nerea Redondo Otamendik gidatuko du taldea, eta elkarri entzun, elkarrekin hausnartu eta batak bestearengandik ikasteko aukera izango da.

15:00etatik 17:00etara izango dira saioak, urritik ekainera bitarte, egun hauetan:

- urriaren 4an
- azaroaren 8an
- abenduaren 20an
- urtarrilaren 10ean
- otsailaren 7an
- martxoaren 7an
- apirilaren 18an
- maiatzaren 2an
- ekainaren 6an

Saio hauetan, bizipen eta egoera desberdinak kudeatzeko tresnak emango zaizkie parte hartzaileei, metodologia parte hartzailearen bidez nagusiki, baina baita azalpen eta material teorikoa iristarazi ere.

  • Estress egoerak kudeatzeko tresna praktikoak emango zaizkie.
  • Komunikazio ez bortitza landuko dugu.
  • Sentimenduak identifikatzen eta kudeatzen ikasiko dugu.
  • Presazko eta garrantzizko gaien inguruan hausnartu eta irizpideak emango zaizkie.
  • Motibazio eta automotibaziorako abileziak ikasiko ditugu.
  • Zaintzaileen autoestima landuko dugu
  • Erlajazio ariketak egingo ditugu.
  • Genero ikuspegiari garrantzia emango diogu, eta ikasturte honetan praktikaren bidez ere hausnartuko dugu.

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, udaleko Gizarte Zerbitzuetan: 943-08 52 90 / 688-82 90 13 /

Ostiraleko hitzaldia udaletxean izango da, eta kon...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu