Menu

Zaintzaileentzako laguntza taldea, urritik ekainera

wheelchair-952183_960_720

Zainduz zaindu

Zaintza lana egiten duten pertsonentzako elkargunea da zaintzaileentzako laguntza taldea. 2018-2019ko ikasturtean jarri zen abian, eta, izandako emaitzak ikusita, jarraipena emango zaio 2019-2020ko ikasturtean ere. Lasaitasunez, inor epaitu gabe konpartitu eta ikasteko gunea izango da. Sentimenduak identifikatu, eta egunerokoan zaintzaileak bizi dituen egoera zailak kudeatzeko tresnak landuko dira Nerea Redondo Otamendiren dinamizazioarekin.

Zaintza lana eta zaintzaileen bizi-kalitatea xamurragoa, goxoagoa, lasaiagoa izatea da helburua.

Saioak hilabeteko azken astearteetan izango dira, udaleko areto nagusian, 15:00etatik 17:00etara. Abenduan, hirugarren astean izango da, eta otsailean ere bai.

Interesa duenak udaleko gizarte zerbitzuetara jo dezake: 943-085290 / gizarte @ legorreta.eus

 

 

Ostegunetik larunbatera, Gazte Festak
Bertso saioa igandean, Oihana Iguaran eta Andoni E...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu