Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Zaintzaileentzako laguntza taldea, irailetik ekainera

Legorreta-udala

Legorretan adineko pertsonentzako zaintza lanak egiten dituzten pertsonentzako laguntza taldea martxan jarriko da aurtengo ikasturtean ere. Bertan, Nerea Redondo Otamendi izango da dinamizatzailea eta bere laguntzaz zaintzaileek sentimenduak identifikatzeko, estresa kudeatzeko, komunikazioa lantzeko, automotibazioa eta autoestima indartzeko eta erlaxazio ariketak ikasteko aukera izango dute. Hilabeteko asken astearteetan izango dira saioak, udaleko areto nagusian 15:00etatik 17:00etara. Lehenengo saioa, irailaren 29an izango da. 

Saioak aurrez aurrekoak izango dira, Covid-19ak baldintzatutako segurtasun neurriak hartuta. Hala ere, biltzeko zailtasunak badaude, online egingo dira saioak. 

Izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete (943085290/688829013/ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

 

Pilates ikastaroan izena emateko azken egunak
Epaimahaikide izateko hautagaien zerrendak ikusgai...

Sartu