Udaleko Gizarte Zerbitzuek herriko zaintzaileentzako laguntza talde bat jarriko dute martxan, familiartekoentzat zein profesionalentzat. Egiten duten lanaren garrantzia eta zailtasuna kontuan hartuta, zaintzaileak zaintzea izango da helburua. Sentimenduak aztertuz, zaintzako hainbat egoera edo unetan bizi izaten diren egoera zailak era desberdinean kudeatzeko ikuspegia eta tresnak landuko dira. Zaintza lana eta zaintzaileen bizi kalitatea xamurragoa, goxoagoa eta lasaiagoa izan dadin zaintzaileentzat.
Urtarriletik ekainera bitarte, hileko azken astearteetan bilduko dira zaintzaileak, 15:00etatik 17:00etara, eta Nerea Redondo Otamendik gidatuko ditu saioak. Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.
Doakoa da, baina izena eman beharko da Gizarte Zerbitzuetan: 943-08 52 90 eta gizarte @ legorreta.eus (Itsaso Urretagoiena).
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/