Menu

Zaintzaileentzako laguntza taldea, urritik ekainera

Nuevo-Microsoft-Publisher-Document-2_page-00011

Laugarren urtez, 2021-2022ko ikasturtean ere zaintzaileentzako laguntza taldea eskainiko dute Legorretako Udaleko gizarte zerbitzuek.

Zainduz zaindu lelopean eta Nerea Redondo Otamendiren dinamizazioarekin, zaintzaileek aukera izango dute sentimenduak identifikatu, estresa kudeatu, komunikazioa landu, automotibazioa eta autoestimua indartu eta erlaxazio ariketak ikasteko.

Saioak hilabeteko lehen astearteetan izango dira gehienetan, udaletxeko areto nagusian, 15:00etatik 17:00etara. Interesa duena gizarte langilearekin jar daiteke harremanetan, honako bide hauetan: 943-08 52 90 / 688-82 90 13 /

Saio irekiak izango dira, eta probatu nahi duenak izena ematea besterik ez du! Bidea elkarrekin egiteak eramangarriagoa egiten du; beraz, animatu!

Saioak aurrez aurrekoak izango dira, Covid19 segurtasun neurriak bermatuz.

Nuevo Microsoft Publisher Document 2 page 0001

kartela

'Baserrian ere jaio dira' ipuin kontaketa, asteazk...
Pikuk kirol klubak salgai du arropa berria

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu