Menu

Zenbait argipen Jotakea elkarteak zabaldu duen mezuaren harira

logo-legorreta

Jotakea elkarteak herritarren artean zabaldu duen mezuaren harira, honako argipen hauek egin nahi ditu Legorretako Udalak:

1. Elkartearen eta bizilagunen arteko arazoak ez dira orain hasi; denbora da bizikidetza arazo bat sortu zela, eta muturrera iritsi da orain, zoritxarrez.
2. Udalak ahaleginak eta bi egin ditu egoera ez zedin honaino iritsi: bitartekaritza prozesu bat martxan izan du hasieratik, eta gaia bideratzeko akordio bat ere sinatu zuten bi aldeek, udala bitartekari zela: udalean bertan dago sinatutako agiria. Baina berehala hasi zen udala kexak jasotzen, elkartea ez zelako ari sinatutakoa betetzen.
3. Bitartekaritza bide hori zapuztuta, aldeetako batek salaketa jarri du udalean. Behin salaketa jasota, udala behartuta dago hura tramitatzera, eta tramitean baieztatu da elkarteak ez dituela legezko baldintzak betetzen, behar adinako insonorizaziorik ez baitauka. Hortaz, sozietateari agindu zaio baldintzak bete ditzala. Lan horiek egitean berriro normal funtzionatu ahal izango du.
4. Udala etengabe saiatu da bitartekaritzaren bidean, baina, behin salaketa jasota, derrigortuta dago hura tramitatzera. Bestela, delitu bat egingo luke udalak, eta udal agintarien aurkako zigor larriak ekarriko lituzke horrek: kartzela zigorrak.
5. Legorretako Udalak eskua luzatuta dauka arazoari irtenbide egokia emateko, eta makina bat bilera egin ditu alde guztiekin. Aurrerantzean ere lan horretan jarraitzea da bere asmoa. Muga argi batekin: deliturik ez egitea, eta inor kartzelara joateko arriskuan ez jartzea.

Legorretako udal gobernua

Gabon egitaraua
Astelehenean jarriko dira salgai 'Ondoko hilobiko ...

Sartu