Menu

'Zentzumenen plazerean' ihes gela egingo da urtarrilaren 4an

ihes-gel_20231229-120829_1

Gabonetarako programazioari amaiera emateko, Gozamenezek antolatutako 'Zentzumenen plazerean' ihes gela egingo da datorren urtarrilaren 4rako, osteguna, Kultur Etxean. Goizean hasita, egun osoan zehar txanda desberdinak egongo dira, eta aurrez izena eman beharko da taldeka hemen. Taldeak bost eta zortzi pertsona artekoak izatea gomendatzen da.

Ihes gela honetan zentzumenen eta sentsazioen mundura bidaia bat proposatzen da, non parte-hartzaileek bost zentzumenekin lotutako hainbat proba gainditu beharko dituzten beren askatasuna berreskuratzeko eta kanpoko mundura ateratzeko. Mozorrotutako pertsonaia batek ongietorria emango die, eta bere misioa betetzeko aurkitu beharko duten zentzumen-esferaren bila lagunduko die.

Ihes gela kartela

Aldaieta jubilatu elkarteak argazki erakusketa ant...
San Silbestrearen 30. edizioarekin agurtuko da urt...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu