Menu

Zergak eta tasak ordaintzeko laguntzak eskainiko ditu udalak

diru-laguntzak

Dagoeneko zabalik dago zergak eta tasak ordaintzeko eskaintzen diren diru laguntzak eskatzeko epea. Horretarako, Legorretako Udalak laguntzak eskainiko ditu, eta eskariak udalaren erregistro ofizialean aurkeztu behar dira.

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ)

· Familia ugarientzat (egoeraren arabera, %75, %80 edo %90ekoa). Eskaera egiteko azkeneko eguna otsailak 28 izango da.

· Eguzkitik edo beste energia berriztagarri batzuetatik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu eta baldintzak betetzen dituzten ondasun higiezinentzako %50eko hobaria. Bost urteetan zehar.

· A kalifikazio energetikoa duenak %50eko hobaria.

· B kalifikazio energetikoa duenak %30eko hobaria.

Ura eta zabor tasa, eta ondasun higiezinen gaineko zergaren diru laguntza

· Behar bereziak dituzten herritarrek urte osoan zehar eskatu dezakete.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

· Eskaera egiteko azkeneko eguna urtarrilak 22 izango da.

· Ibilgailu historikoek %100eko hobaria.

· Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude eta 15,99 HP gainditzen ez dituenak %25eko hobaria.

· Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude eta 15,99 HP gainditzen ez dituenak %25eko hobaria.

· Isurpen gabeak edota motor elektrikoa duten ibilgailuak badira, %50eko hobaria.

· Familia ugariek kotxe bakarra badaukate, %100eko hobaria.

Hemen irakur daiteke zerga ordenantza.

Legorretako Udalak ia 2,3 milioiko aurrekontua iza...
Legorretan ireki da Goierriko sagardotegien denbor...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu