Legorretako Udaleko Berdintasun Sailak zoru pelbikoa lantzeko ikastaro bat antolatu du. Martxoaren 27an hasi eta ekainaren 19ra bitarte, astean behin izango da, astelehenero.
Arrasateko Abian fisioterapia zentroko Saioa Baena fisioterapeutak emango du ikastaroa, eta interesa duen edozein emakumek eman dezake izena.
EGUTEGIA: martxoaren 27tik ekainaren 19ra, astean behin, astelehenetan (apirilak 10, maiatzak 1 eta maiatzak 22 jai)
ORDUTEGIA: 17:30-19:00
LEKUA: Gimnasio txikia
MATERIALA: Bakoitzak bere esterila eraman behar du
PREZIOA: 100€ ikastaro osoa (taldea osatzeko gutxienez 6 pertsona eta gehienez 15 beharko dira)
IZEN-EMATEA: Martxoaren 20ra arte, helbidera idatzita (izen-abizenak jakinarazi). Taldea osatzen bada, orduan emango dira ordainketa egiteko argibideak.
LANDUKO DENA:
Teoria: Zoru pelbikoa, anatomia, postura heziketa, eta abar.
Praktikoa: Zoru pelbikoaren kontzientziazioa, perineorako ekintza zehatzak, gimnasia abdominal hipopresiboa eta postura ariketak orokorrean.
Azken saioan, zoru pelbikoaren balorazioa indibidualki egiteko aukera, zenbait disfuntzioren aurrean perineo muskulaturaren egoera ebaluatzeko.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/