Menu

Zuhaitz berriak Kale Nagusian

IMG_0449

Kale Nagusian, parke pare horretan, lehengo zuhaitzak kendu eta berriak jartzeko lanetan aritu da Kimubat lorezaintza taldea, udalak eskatuta.

Katalpa motako zuhaitzak egon dira orain arte, eta, ibilgailuen errepidearen eta oinezkoen bidearen tartean egonik, kalte handiak jasaten zituzten. Oso bajuak eta adar zabalekoak ziren, eta kamioiek oso maiz jotzen zituzten, eta adarrak txikitzen zitzaizkien.

Zuhaitz berriak fagus sylvatica edo dawyck motakoak dira, zuhaitz estuak eta luzexkak. Eremu horretarako aproposagoak.

IMG 0449

IMG 0450

 

IMG 0452

 

 

Salgai daude Pantxoa Carrereren kontzerturako sarr...
Tunel bat jarri du aldundiak bidegorrian, oinezkoa...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu