Aldez aurretik, aurtengo helduen dantza ikastaroak aldaketa bat izango duela adierazi nahi dugu. Egunez aldatu dugu eta beraz, larunbatetan izan beharrean, asteazkenetan izango da, arratsaldeko 19:30etan.
Beste urte batez, dantza ikastaroa antolatzeko asmotan gabiltz Irrintzi Alai dantza taldeko kideak. Hori dela eta, aurtengo ikastaroaren nondik norakoak erabakitzeko, bertan parte hartu nahi duen ororekin bildu nahiko genuke. Beraz, biltzeko deialdia zabaldu nahi dugu.
Olaberrian izan zen, larunbatean, intsignia eta dominen banaketa, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Goierri eskualdeko herriak izan ziren bertan, eta Legorretatik ere izan zen ordezkaritza bat.
Horietatik 100 lagunek eman dute odola. Sei emaile berri izan dira, eta seiek eman dute. Urteko hirugarren odol-ematea izan da, eta, urteko datu guztiak kontuan hartuta, 288 odol-emate izan dira, eta hamazazpi emaile berri.
Asteartean izango da aurtengo hirugarren odol ematea, hilaren 18an, Herri Antzokian. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.
Aurtengo bigarren odol ematean, 114 herritar joan dira odola ematera -horietatik zazpi berriak-, eta 108k eman dute. Datu bikaina da Legorretarentzat. Kopuru horretara beste behin bakarrik iritsi gara. Ekainean, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak erronka bat jarri dio bere buruari: hilabetean herrialdean 3.000 odol-emateren langa gainditzea. Legorretarrok ere, beraz, jarri dugu gure alea erronka hori gainditu ahal izateko.
Asteartean izango da odol-ematea, hilaren 21ean; azkenaldian bezala, goiz eta arratsaldez: 10:00etatik 12:30era goizean, eta 17:00etatik 20:30era arratsaldean. Oraingoan, ordea, Herri Antzokian izango da.
Legorretako Gure Esku Dagok ostiral honetarako, apirilak 29, tailer bat antolatu du herriko haur, gazte zein helduentzako. Herri jaiak gertu ditugula ikusita eta baita ekainean burutuko den herri galdeketa, herria girotzeko banderolak egiteko tailerra antolatu dugu. Norberak bere banderola egin eta bere etxean, balkoian edo lehioren batean jartzea izango da asmoa, aurrez esan bezala herriari kolore pixka bat emanez eta galdeketari begira herria girotuz. Tailerra, arratsaldeko 18:00tatik 20:00 arte izango da. Animatu zaitez eta zatoz zure banderola egitera!!
Legorretako Gure Esku Dagok gonbita luzatzen dizu datorren astelehenean, apirilak 18, arratsaldeko 19:30tan udaleko areto nagusian ospatuko den bilerara etortzeko. Bertan, herriko jaietan burutu beharreko ekintzen inguruan jardungo dugu! Zatoz eta egin zure ekarpenak, denok gara eta prozesu honetan garrantzitsuak!