Menu
Ots
26

PELOTA TXAPELKETA

Urtero bezala, hemen dugu gure herriko esku pilota txapelketa. Azken urteetako ohiturari jarraituz, final handia herriko festetako asteazkenean jokatuko da, azintzio jaiei hasiera ezin hobea emanez. Final hori jokatu nahi? Horretarako gaztetxean dezu izena emateko papela. Bestela, deitu zenbaki honetara: 688653332. Apuntatzeko azken eguna martxoak 5, larunbata, izango da!

Jarraitu irakurtzen
  2879 Ikustaldiak
2879 Ikustaldiak
Ots
25

LEGORRETA ARETO FUTBOLEKO TALDEEN IHARDUNALDIA

b2ap3_thumbnail_BILKOIN-1go-TALDEA.png

Gabon Bilkoinzaleok!!!

Jarraitu irakurtzen
  3268 Ikustaldiak
3268 Ikustaldiak
Ots
25

OTSAILAK 27, DENOK IDIAZABALERA!

Zita garrantzitsua dugu legorretarrok, goierritar guztiek bezala, datorren larunbatean, otsailak 27. Goizeko 10:00tatik aurrera, Idiazabalgo frontoian eztabaida irekia ospatuko da. Honek, ekainak 19ko herri galdeketan burutu beharreko galderarekin du zerikusia. Galdera komisio konkretu batek erabaki behar duen arren, herritarrok gure proposamenak egitea zilegi dela deritzo Gure Esku Dagok. Hori horrela, larunbat honetan izango dugu aukera gure proposamenak luzatzeko. Prozesu parte hartzaile eta anitz honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ELKARREKIN dena errazagoa eta hobea baita.

Jarraitu irakurtzen
  2569 Ikustaldiak
2569 Ikustaldiak
Ots
25

Elikagaiak biltzeko kanpaina

Aldaieta Jubilatu Elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina bat jarri du martxan Caritas-Gipuzkoaren ardurapeko aterpetxera bidaltzeko (Donostiako eta inguruko etxegabe guztiak joaten dira bertara), eta Legorretako herri guztira dago zabalduta.

Jarraitu irakurtzen
  1349 Ikustaldiak
1349 Ikustaldiak
Ots
19

LEGORRETAKO GURE ESKU DAGOREN AURKEZPENA

Legorretako Gure Esku Dagok denbora bat darama lanean baina oraingo honetan herri eragile guztiei zein herritar orori prozesuaren nondik norakoak aurkeztu nahi dizkie. Horretarako, datorren otsailaren 23an, asteartea, aurkezpen bat burutuko du udaletxeko areto nagusian arratsaldeko 18:30tatik aurrera. Hemendik, herritar guztiei gonbita luzatu nahi diegu aurkezpenera azaldu eta prozesu honetan parte hartzea izateko, ekainaren 19an #elkarrekin erabakitzera baikoaz gure etorkizuna. 

Jarraitu irakurtzen
  2347 Ikustaldiak
2347 Ikustaldiak
Ots
17

94 herritar izan dira odola ematen

Atzoko odol ematean 94 herritar izan ziren, eta 80k eman zuten. Lau emaile berri joan ziren, eta horietatik bik eman ahal izan zuten.
Gogoan izan aurten ekainean izango dela bigarren odol ematea, eta urrian hirugarrena.

Jarraitu irakurtzen
  2974 Ikustaldiak
2974 Ikustaldiak
Ots
16

BERTSO SAIOA GAZTETXEAN

Kaixo Lagun!! Larunbatean iluntzeko 22:30tan bertso desafioa izango da gaztetxean. Aurrez aurre arituko dira GOIERRI bertso eskalako kideak TXINGUDIko bertsolarien aurka. Bertso saio interesgarria izango delakoan, animatu eta bertsoekin une ederra igarotzeko aukera ez galdu!! Gainera legorretar bat arituko da bertsotan, asmatu zein!!

Jarraitu irakurtzen
  3706 Ikustaldiak
3706 Ikustaldiak
Ots
15

'Segurtasuna etxean eta kalean' hitzaldia

Datorren ostegunean, hilak 18, hitzaldia izango da udaletxeko areto nagusian: Segurtasuna etxean eta kalean.

Jarraitu irakurtzen
  1231 Ikustaldiak
1231 Ikustaldiak
Ots
12

Karta jokoen irabazleak

Urtarrilean hasi eta otsailaren 11ra arte, astearte eta ostegunetan karta jokoan ibili dira Aldaietako kideak. Hala, txapelketa amaituta, hauexek dira irabazleak:

Jarraitu irakurtzen
  1268 Ikustaldiak
1268 Ikustaldiak
Ots
09

LEGORRETAKO INAUTERIAK!

Kaixo Legorretar,

Jarraitu irakurtzen
  3703 Ikustaldiak
3703 Ikustaldiak
Ots
03

SINADURA BILKETAKO DATUAK

Amaitu da sinadura bilketa!

Jarraitu irakurtzen
  2383 Ikustaldiak
2383 Ikustaldiak
Ots
03

Legorretako karnabaletako herri afaria!!!

Otsailak 13an Legorretako iñauteriak ospatuko dira eta ALDAPA HAUNDI elkartean herri afaria egingo da. Tikeak OLASO, ARANTXA, eta GAZTETXEan daude salgai 10€an.  

Jarraitu irakurtzen
  2677 Ikustaldiak
2677 Ikustaldiak

Sartu