Bilkoin, Jota Kea eta Aldapa Haundi elkarteek mendi irteera antolatu dute Andarto mendira. Irteera urtarrilaren 26an, igandean, izango da eta plazan elkartuko gara goizeko 08:etan.
Eguberri bezperan, Elekun Abesbatzak herrian zehar kantatuko du. Eguerdiko hamabietan hasita, honako kantu hauek izango dira entzungai:
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero banatzen ditu Boluntariotzaren Sariak. XIX. saria eman du aurten, eta, hain zuzen ere, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari eman dio.
Abenduaren 27an, 23:00etan, Euskal Preso eta Iheslarien aldeko Legorretako I Marranita Txapelketa jokatuko da Aldapa Haundi Elkartean. Izena 22:30etatik 23:00etara eman beharko da eta parte hartzaile bakoitzak 3 € ordainduko ditu.
Bilkoin Legorretak Lezoko Allerru Jaizkibel taldearen aurka jokatuko du arratsaldeko 3:30ean, Harripilan. Gipuzkoako areto futboleko Lehen Mailako 10. jardunaldiari dagokion partida da.