Menu
Mar
24

Liburutegia itxita, irakurketa zabalik

Legorretako Liburutegiak, COVID-19aren ondorioz sortutako egoera dela-eta, honako hau jakinarazi nahi die herritarrei:

Jarraitu irakurtzen
  893 Ikustaldiak
893 Ikustaldiak
Mar
11

'Jaiak berdintasunean' prozesuaren aurkezpena eta mozorro gaia erabakitzea


Datorren asteartean, hilaren 17an, Jaiak berdintasunean prozesuaren emaitza aurkeztuko du Emagin elkarteak, eta, ondoren, aurtengo Azintzio jaietarako mozorro gaia erabakiko da. 19:00etan izango da bilera, udaletxean.

Jarraitu irakurtzen
  850 Ikustaldiak
850 Ikustaldiak
Mar
05

Festak antolatzeko lehen bilera astelehenean


Datorren astelehenean izango da herriko festak antolatzen hasteko lehen bilera.

Jarraitu irakurtzen
  1013 Ikustaldiak
1013 Ikustaldiak
Mar
02

Salgai daude Skakeitan taldearen kontzerturako sarrerak


Ostiral honetan, hilaren 6an izango da Skakeitan taldea Legorretako Herri Antzokian, Nola galdu denbora diskoa aurkezten. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak salgai daude jada, herriko kioskoan, 8 euroan. Kontzertu egunean bertan ere erosi ahal izango dira, antzokiko leihatilan, 10 euroan.

Jarraitu irakurtzen
  1265 Ikustaldiak
1265 Ikustaldiak
Ots
27

Hitzaldia eta inauteriak asteburuan, Gazte Pikuk antolatuta


Larunbat honetarako, inauteriak antolatu ditu Gazte Piku gazte asanbladak. 13:00ean, poteoa izango da herrian zehar. 13:30etan, buruhandiak aterako dira udaletxetik. Arratsaldean, berriz, desfile musikatua izango da herrian zehar, 18:30etan hasita. Eta kontzertuak izango dira gauean, gaztetxean, bi talde hauekin: Orbelak eta Kuraia Tributo.

Jarraitu irakurtzen
  1148 Ikustaldiak
1148 Ikustaldiak
Ots
26

Hiru pertsona falta dira argazkilaritza ikastaroa martxan jartzeko

Martxoan izango da argazkilaritza digitaleko ikastaroa, 2tik 13ra, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara, Aldaietaren egoitzan. Matrikula doan izango da, baina izena eman behar da, kultur etxean edo posta elektronikoz, kultura.legorreta @ euskalnet.net helbidera dokumentu hau bidalita: Izen-emate-orria-Cebanc

Jarraitu irakurtzen
  840 Ikustaldiak
840 Ikustaldiak
Ots
24

Elikagaiak biltzeko kanpaina eta hitzaldia Aldaieta jubilatu elkartearen eskutik

Aldaieta jubilatu elkarteak Legorretako herri guztira zabaldutako kanpaina bat jarri du martxan, elikagaiak Caritasen ardurapeko aterpetxera bidaltzeko (Donostiako eta inguruko etxegabe guztiak joaten dira bertara).

Jarraitu irakurtzen
  805 Ikustaldiak
805 Ikustaldiak
Ots
21

Hitzaldia etxeko eta zaintzako langileentzat


Etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituzten profesionalentzako bi hitzaldi antolatu ditu udalak, haien eskubideen berri emateko. Otsailaren 27an izango da bata, 15:00etatik 16:30etara, eta martxoaren 5ean izango da bestea, 15:00etatik 16:30etara hori ere, biak udaletxean. Lehen saioa orokorragoa izango da, eta bigarrenean aukera izango da adibide praktikoetan sakontzeko eta norberaren kezkak, zalantzak eta beste argitzeko.

Jarraitu irakurtzen
  866 Ikustaldiak
866 Ikustaldiak
Ots
20

Ipuinaren Ordua asteazkenean


Datorren asteazkenean, hilaren 26an izango da Ipuinaren Ordua egitasmoko aurtengo lehen ipuin kontaketa. Idoia Barandiaran eta Lurdes Gorostegiren eskutik, Ipuinen haria izeneko kontakizuna izango da 4 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzat.

Jarraitu irakurtzen
  1037 Ikustaldiak
1037 Ikustaldiak
Ots
18

Argazkigintza digitaleko ikastaroa martxoan

Kultur sailak argazkigintza digitaleko ikastaro bat antolatu du Cenbancen eta Aldaieta jubilatu elkartearen laguntzarekin. Ikastaroaren helburua reflex kamera erabiltzen ikastea eta kalitatezko argazkiak egin ahal izatea izango da. Honako gai hauek landuko dira: kamera motak, argazkigintzako nozioak, lenteak, argi sentsoreak, irudiaren edizio esparruak, argazki ukituko teknikak, mugikorraren argazki kamera... 

Jarraitu irakurtzen
  1000 Ikustaldiak
1000 Ikustaldiak
Ots
12

Mendi irteera igandean, Legorreta inguruan


Mendi irteera antolatu du Pikuk kirol klubak igande honetarako. Plazan jarri dute abiatzeko ordua, 09:30etan. Herri inguruetan ibiltzea da asmoa: 10 kilometroko ibilaldia izango da, 500 metroko igoerarekin.

Jarraitu irakurtzen
  747 Ikustaldiak
747 Ikustaldiak
Ots
11

1.700 euro bildu dira talo janean


Larunbatean izan zen talo jana, Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta. Gurasoekin batera, hainbat herritar aritu ziren lanean.

Jarraitu irakurtzen
  945 Ikustaldiak
945 Ikustaldiak

Sartu