Ostiralean, hilaren 14an, Sua eta Rodeo taldeen kontzertua izango da Herri Antzokian, 23:00etan hasita.
Larunbat honetan, hilaren 8an, talo jana izango da, Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta. 18:30etan hasiko da, frontoian.
Plazako bi platanondo bota egin dira aste honetan, Kimubat taldeak gomendatuta. Oso gaixo zeuden, ustelduta, eta erortzeko arriskuan. Zuhaitzen egoerak kezkatuta, Kimubat taldeari herriko zuhaitzen azterketa eskatu dio udalak. Hil honetan amaituko du azterketa hori, eta, harekin batera, ekintza plan bat ere aurkeztuko du. Plazan, era berean, iturri bat jarriko da, umeentzat, adinekoentzat eta herritarrentzat, oro har, erabiltzeko erosoagoa eta errazagoa izango dena.
Bihar, otsailak 4, Santa Ageda bezpera izanik, kopla kantari ibiliko dira Elekun abesbatzako kantariak. 19:30etan hasita, kalez kale.
Larunbatarekin izango da hurrengo kontzertua Herri Antzokian; 25ean, 23:00etan. Joseba Irazokik taldean joko du, eta Xabier Sansebastian izango da ondoren. Sarrerak salgai daude herriko kioskoan, 6 euroan. Eta egunean bertan, berriz, 8 euroan erosi ahal izango dira, leihatilan.
Igande honetarako, hilaren 19rako, mendi ibilaldia antolatu du Pikuk kirol klubak. Hauxe izango da ibilbidea: Tolosa-Erniozabal-Tolosa (16 km, eta 1.100 metroko igoera). Horretarako, 08:00etan izango da elkartzeko ordua, Legorretako geltokian. Adin txikikoek baimena sinatuta eraman beharko dute irteerarako zein argazkiak ateratzeko baimena emateko. Baimen orria eskuratzeko: legorretakirola @ gmail.com
Larunbat honetan, hilaren 18an, perkusio tailerra izango da Legorretan, herriko plazan, 17:00etan hasita. Adin guztietako herritarrentzat, doan.
Igande honetan, hilaren 19an izango da Agur Etxebeste pelikularen emanaldia, Herri Antzokian. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta, emanaldiaren ondoren, hizketaldia izango da Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariekin.
Legorretako baratze parkean, sei lursail daude hutsik gaur egun. Horregatik, lursail horiek herritarren eskura jartzeko asmoz, eskariak aurkezteko deialdia ireki da. Urtarrilaren 31ra bitarte egin ahal izango da eskaria, udal bulegoetan, 07:00etatik 14:00etara. Eta otsailaren 7an egingo da zozketa, udaletxean bertan, 11:00etan.
Satto elkarteak prest du negu honetarako egitaraua. Urtarriletik apirilera bitarte, bost kontzertu, film emanaldi bat eta bakarrizketa bat izango dira.
Igandean, hilaren 5ean, Ez zela kajoi batean gordetzekoa liburuaren aurkezpena izango da: 13:00ean, Herri Antzokian.
Igande honetan, hilaren 22an, Elekun abesbatzak eta musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute elkarrekin. 12:45ean izango da, elizan.