
Ostiralean, hilaren 20an, opor aurreko eskola eguna izango dute Ugaro herri ikastetxean, eta San Tomas eguneko ospakizunak izango dituzte. Hona hemen egitaraua:
Ostiralean, hilaren 20an, opor aurreko eskola eguna izango dute Ugaro herri ikastetxean, eta San Tomas eguneko ospakizunak izango dituzte. Hona hemen egitaraua:
Herriko eragileekin elkarlanean antolatu du Kultur lantaldeak Eguberri hauetarako egitaraua. Gaur bertan jasoko duzue etxeko buzoian.
Igande honetan, hilaren 15ean izango da aurtengo Elkartasun Azoka, Ongizate lantaldeak antolatuta. 11:00etan hasita, herriko elkarteek zein kanpokoek hartuko dute parte. Bertan bilduko den dirua Legorretatik Mundura gobernuz kanpoko erakundeak Hondurasen duen Sinergias proiektua bultzatzeko izango da.
Abenduaren 15ean izango da aurten elkartasun azoka, Ongizate lantaldeak antolatuta. Azokarako materiala herritarren artean bildu ohi da, eta astelehenetik aurrera izango da horretarako aukera: abenduaren 2tik 13ra, hain zuzen, udaletxean eta kultur etxean. Bildutako dirua herriko Legorretatik Mundura elkartea Hondurasen garatzen ari den 'Sinergias' proiekturako izango da.
Ipuinaren Ordua programako seigarren eta azken kontaketa izango da gaur. Hiru kontaketa izan ziren udaberrian, eta beste hiru udazkenean. Datorren udaberrian izango du segida programak.
Satto elkarteak antolatuta, Matilda Beasaingo taldearen kontzertua izango da igandean, Herri Antzokian, 19:00etan hasita. Maria Amolategik eta Victor Sanchezek osatzen dute taldea, eta ¿Te imaginas? diskoa aurkeztuko dute igandean.
Ostirala da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna, eta kantuan ospatuko du Elekun abesbatzak. Emanaldia eskainiko du herrian zehar, 19:30etan hasita.
Barry barrez bakarrizketa eskainiko du igandean Barry Manley kontalari irlandarrak. 19:00etan, Herri Antzokian. Sarrerak emanaldi aurretik egongo dira salgai, antzokiko leihatilan, 5 euroan.
Murumendira joateko gonbita egin du Pikuk kirol klubak, igande honetarako. Plazatik izango da irteera, goizeko zortzietan.
Igandean hasiko da Kultur Astea: aspaldiko usadioari segika, bertso saioa izango da, Jainkoeneko terrazan, Oihana Iguaran eta Andoni Egaña bertsolariekin.