
Urriaren 25ean, Kultur Astean, kontzertua emango du Ainhoa Garmendia soprano legorretarrak, Borja Rubiños pianistarekin, Legorretako Herri Antzokian. 20:00etan hasiko da Euskal kantuen errezitala.
Urriaren 25ean, Kultur Astean, kontzertua emango du Ainhoa Garmendia soprano legorretarrak, Borja Rubiños pianistarekin, Legorretako Herri Antzokian. 20:00etan hasiko da Euskal kantuen errezitala.
Urriaren 20tik 27ra, era guztietako ekintzak izango dira Kultur Astean. Hemen duzue egitaraua. Etxeko buzoian jasoko duzue papereko edizioa. Gozatu!
Datorren asteartean, hilaren 15ean, euskara transmititzeak duen garrantziaz hitz egingo du Paula Kasares NUPeko irakasleak. 19:00etan izango da, udaletxean, Elegunea Legorretako euskara elkarteak antolatuta.
Ostiralean, Habi eta Discípulos de Dionisos taldeen kontzertua izango da Herri Antzokian, 22:30etan hasita. Sarrerak salgai daude kioskoan, bost euroan, eta kontzertua hasi aurretik ere erosi ahal izango dira, antzokian bertan, zazpi euroan.
Urritik ekainera bitarte, hainbat jarduera izango dituzte herriko adinekoek, Legorretako Udalak eskainita.
Ipuinaren Ordua egitasmoaren udazkeneko saioak izango dira irail, urri eta azaroan. Datorren asteazkenean, hilaren 25ean, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak Joxe Moxe Kitarraren etxean kontatutakoak saioa eskainiko du, kultur etxean, arratsaldeko seietan.
Udaleko gizarte zerbitzuek deialdia egin dute Guraso Eskolan izena emateko. Ugaro herri eskolako eta haur eskolako gurasoentzat izango dira saioak, urritik maiatzera bitarte, hilean behin, astelehenetan, 18:00etatik 19:30etara. Olatz Berastegik gidatuko ditu saioak, Harremanak elkarteko kideak.
Ekogunearen baratze parkeen sareko parte da Legorretako baratze parkea, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Tartean, Furgobaratza. Hilean behin izaten da baratzeetan, aholkuak eman, zalantzak argitu eta praktika egokiak proposatzeko. Gainera, urtean lau aldiz tailer ezberdinak eskaintzen ditu. Ostiralean izango da urteko laugarren tailerra: Neguko barazki exotikoak. 18:00etatik 19:30etara izango da tailerra, eta, gainera, barazkiak oparituko dira. Baratzeetako kideentzat zein interesa duten herritar guztientzat izango da, doan.
Ikastaroak, titulazioak, mintzapraktikak... denetariko egitasmoak lagunduko ditu udalak. Beheko taulan duzue informazioa.
Hiru ikastaro eskainiko ditu udalak ikasturte honetan, pilates, yoga eta dantza garaikidea, hain zuzen. Plazak mugatuak izango dira, eta izena emandako ordenan beteko dira. Kultur etxean eman behar da izena, edo email bat bidalita: kultura.legorreta @ euskalnet.net
Udazken honetan ere denetik izango da Herri Antzokian: zinema, musika, antzerkia... Egitarau plurala prestatu du Satto elkarteak, udalaren laguntzarekin. Ekitaldi bakoitzerako sarrerak aste bereko astelehenean jarriko dira salgai; dena dela, eguna gerturatu ahala emango da informazio zabalagoa, prezioak eta beste.
Irailaren 6an izango da El Deseo del Doctor taldearen kontzertua Legorretan, talidomidak kalte egindakoen aldeko jardunaldien barnean. Herri Antzokian izango da, 23:00etan hasita.