
Irailaren 6an eta 7an, talidomidak kalte egindako kideen aldeko asteburua izango da Legorretan, Pikuk kirol klubak antolatuta, herriko eragile ugariren laguntzaz.
Irailaren 6an eta 7an, talidomidak kalte egindako kideen aldeko asteburua izango da Legorretan, Pikuk kirol klubak antolatuta, herriko eragile ugariren laguntzaz.
Aste honetan, trafikoa aldatuko da herrian, Kale Nagusian konponketa batzuk egiteko, Arregi okindegitik Olaso tabernara arte, hain zuzen.
Gaur, osteguna, hilak 27, festen eta Corpus egunaren inguruko balorazio bilera izango da. Udaletxean, 19:30etan.
Euskara klaseak Legorretan
- Titulu ofzial guztiak eta ordutegi zabala A1-A2-B1-B2-C1-C2.
- Aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, on-line, konbinatua, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA
taldeak, erabilera jarduerak, mintza-praktikak...
- Izen-ematea:
liburutegi.legorreta @ euskalnet.net
943 08 50 50
Udalak %100 diruz lagunduta, asistentzia %80koa denean (400 euro arte).
Aurrematrikulazioa zabalik ekainaren 21era arte.
2019-2020ko ikasturterako izen-emateak martxan dira Musika Eskolan, eta ostiralera bitarte izango dute aukera ikasle berriek bertan izena emateko. Udal bulegoetan egin ahal izango da, 09:00etatik 13:00era bitarte, edo posta elektronikoz, udala @ legorreta.eus helbidera idatzita. Posta elektronikoz egiteko, dokumentu hau (Musika-Eskola) beteta bidali beharko da.
Gain-gainean dira Azintzio festak! Bihar, asteazkena, 18:30etan botako dute txupinazoa saskibaloi taldeko neskek; udaletxeko balkoira igoko dira Inge Aguado, Maddi Aldasoro, Zuhara Etxabe, Oneka Garmendia, Mahe Lasterra, Irati Larrea, Yara Larrea, Aihen Oiarbide eta Maialen Zunzunegi. Gizonpikua ere prest dago balkoira ateratzeko... eta eguraldi aparta dago iragarria!
2019-2020ko ikasturterako izen-emateak martxan dira Musika Eskolan, eta maiatzaren 6tik 24ra bitarte izango dute aukera ikasle berriek bertan izena emateko. Udal bulegoetan egin ahal izango da, 09:00etatik 13:00era bitarte, edo posta elektronikoz, udala @ legorreta.eus helbidera idatzita. Posta elektronikoz egiteko, dokumentu hau (Musika-Eskola) beteta bidali beharko da.
Datorren astelehenean, hilaren 29an, baratzean erabil daitezkeen produktu ekologikoen inguruko tailerra izango da, 18:00etatik 19:30etara, herriko baratze parkean. Baratze ekologikoan tratamenduak egiteko orduan zein
produktu erabil daitezkeen ikasiko dugu tailer honetan.
90 botorekin, bigarren azala aukeratu dute herritarrek aurtengo festen egitaraurako. Guztira, 450 herritarrek eman dute botoa, eta Jose Ramon Amenabarro Maizi egokitu zaio zozketatutako gazta.
Legorretako Udalak kilometro bat erosi du aurtengo Korrikarako ere, eta herritarrei eskaini nahi die lekukoa eramateko aukera.
Aurtengo udan, ekainaren 24tik uztailaren 24ra izango dira udalekuak. Dena ondo antolatu ahal izateko, ohi baino goizago izango da izen-ematea, bai umeentzat eta bai begiraleentzat.
Apirilaren 13an igaroko da Korrika Legorretatik, eta, bitartean, motorrak berotzeko egitaraua antolatu du herriko Korrika Batzordeak. Parte hartu eta egin Klika!