
Ostiralean, hilaren 5ean, La fiesta de la Madonna antzezlana eskainiko du Oroimenak antzerki talde amateurrak. ONCEko antzerki taldea da Oroimenak. J. Malangaren antzezlan honetan, adinekoen bakardadea lantzen dute, umore pixka batekin. Hogei aktore inguruk osatzen dute antzerki taldea, eta itsuak dira ia denak, edo ikusmen ezintasun handikoak. Antzezlan honekin bakardadearen inguruko gogoeta sustatu nahi dute.