Datorren ostegunean, hilaren 21ean izango da aurtengo Azintzio jaiak antolatzen hasteko lehen bilera. 19:30etan, udaletxean. Animatu!!!
Otsailaren 24an izango da kontzertua, igandearekin, 18:30etan. Herri Antzokia bete egingo da! Milesker denoi eta Satto!
Apirilaren 4tik 14ra izango da 21. Korrika, eta, herriko ekintzak antolatzen hasteko, bilera izango da gaur, 18:30etan, Herri Antzokian.
Ekintza ugari izango dira asteburu honetan herrian. Hasteko, ostiralean, altxorraren bila jolasa izango da umeentzat. 17:30etan, plazan. LegoReggaek antolatuta, herriko baserrien ingurukoa izango da jolasa. Horren haritik, larunbatean, Joxe Mari Allurrek hitzaldia emango du, Legorreta eta legorretarrak goiburupean. 17:15ean izango da, udaletxean. Ondoren, 18:30etan, talo jana izango da frontoian, Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta.
Otsailaren 24an izango da Nogen eta Serrulla taldeen kontzertua, 18:30etan, Herri Antzokian. Herriko kioskoan daude sarrerak salgai, 6 euroan. Satto!
Gipuzkoako Urak jakinarazi du gaur goizeko bederatzietatik hamaiketara urik ez dela izango Zubiaurre auzoko lehen eta bigarren zenbakietan. Besterik jakin nahi izanez gero, deitu honako telefono honetara: 943-30 22 22.
Horniketa sarean hobekuntzak egin ahal izateko, Gipuzkoako Urak ura moztuko du herri osoan, gaur 23:30etatik 04:00ak arte.
Ikastaro berri bat jarriko da martxan aurten: dantza garaikidea. Zenbait herritarren ekimenez antolatu du ikastaroa Kultur sailak. Astearteetan izango dira saioak, 20:15etik 21:45era, Ugaro eskolako gimnasio txikian. Amaia Elizaranek emango ditu, otsailaren 5ean hasi eta ekainaren 25era bitarte.
Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa saioa izango da otsailaren 3an, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin. Herri Antzokian izango da, 19:00etan hasita.
Gurasoek alaba-semeengana nola iritsi ikasteko saioak izango dira Guraso Eskolan. Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute, norberaren emozio eta beharrak kudeatuz alaba-semeenak ere kudeatu ahal izateko.
Kontzertuak, bakarrizketa, film emanaldiak... denetariko eskaintza izango da Herri Antzokian aurtengo neguan. Sarreren berri ekitaldi bakoitzaren aurretik emango da. Gogoan izan ostiral honetarako sarrerak kioskoan daudela salgai, 6 euroan, eta saioaren aurretik antzokian bertan egongo direla, 8 euroan.