Udaleko Gizarte Zerbitzuek herriko zaintzaileentzako laguntza talde bat jarriko dute martxan, familiartekoentzat zein profesionalentzat. Egiten duten lanaren garrantzia eta zailtasuna kontuan hartuta, zaintzaileak zaintzea izango da helburua. Sentimenduak aztertuz, zaintzako hainbat egoera edo unetan bizi izaten diren egoera zailak era desberdinean kudeatzeko ikuspegia eta tresnak landuko dira. Zaintza lana eta zaintzaileen bizi kalitatea xamurragoa, goxoagoa eta lasaiagoa izan dadin zaintzaileentzat.