Menu

aldapa-haundi-ke

nor gara / quiénes somos

Aldaieta Jubilatuen Elkartea, 1980.urteko azaroaren 19an inskribatu zen. Gure elkartzeko txokoa, herriko plazan bertan dago, Udaletxe azpian. Bazkide izateko berriz, nahikoa da Legorretan erroldatutako pentsioduna izatea.

Bazkideen arteko harremana indartu, parte hartzea suspertu, herritarrekin loturak sendotu,...

nor gara / quiénes somos

Aldaieta Jubilatuen Elkartea, 1980.urteko azaroaren 19an inskribatu zen. Gure elkartzeko txokoa, herriko plazan bertan dago, Udaletxe azpian. Bazkide izateko berriz, nahikoa da Legorretan erroldatutako pentsioduna izatea.

Bazkideen arteko harremana indartu, parte hartzea suspertu, herritarrekin loturak sendotu, belaunaldien arteko ezagutza transmisioa ziurtatu, beste herrietako jubilatuekin harremanak bideratu, ariketa intelektual eta fisikoa bultzatu, bazkideei aisi ekintzak eskaini, usadioak mantendu, taldea dinamizatu... eta beste hainbat eta hainbat dira Elkartearen helburuak.

Guzti hau lortu asmoz, ekintza desberdinak antolatzen dira urte guztian zehar: jokoen txapelketak, eskualdeko eta eskualdeen arteko jokoen lehiaketak, txangoak, Herriko Jaiak, Ugaro ikastetxearekin baratza eta sagar bilketa programak, Jubilatu Astea, Txerri Festa, Atzerritarren Eguna, Santo Tomas Eguna... etab. luze bat.

Argi dago, zer egin eta zer esan handia duela Jubilatu Elkarteak. Urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, horri jarraipena ematea da gure erronka.


La Asociación de Jubilad@s Aldaieta, fue inscrita el 19 de noviembre de 1980. Nuestro txoko, lugar de encuentro, se halla situado en la misma plaza, debajo del Ayuntamiento. Para ser soci@ de la Asociación, es suficiente, ser pensionista y estar empadronad@ en Legorreta.

Fortalecer las relaciones entre l@s soci@s, animar a la participación, reforzar la unión con la gente del pueblo, asegurar la transmisión entre generaciones, encaminar las relaciones con l@s jubilad@s de otros pueblos, impulsar el ejercicio físico e intelectual, ofrecer actividades de ocio a l@s soci@s, mantener las costumbres, dinamizar el grupo... son entre otros, los objetivos de la Asociación.

Por ello, durante todo el año se organizan distintas actividades: Campeonatos de juegos en el pueblo, entre pueblos y entre comarcas, excursiones, Fiestas del Pueblo, programas de huerta y recogida de manzana con Ugaro Ikastetxea, Semana de los Jubilad@s, Fiesta del Cerdo, Día del Extranjero, Día de Santo Tomas...etc.

Es evidente que la Asociación de Jubilad@s tiene mucho que decir y mucho que hacer. Es nuestro reto, año a año, generación a generación, dar continuidad a este proyecto.

More
Aza
20

Pello Zabalaren hitzaldia bihar

Bihar, asteazkena, hilak 21, Pello Zabalaren hitzaldia izango da arratsaldeko bostetan, Aldaieta jubilatu elkartearen egoitzan.

Jarraitu irakurtzen
  817 Ikustaldiak
817 Ikustaldiak
Mai
21

Irteera Iruñera Aldaieta elkartearekin

Aldaieta jubilatu eta pentsiodunen elkarteak irteera bat antolatu du bere bazkideentzat, datorren asterako. Hilaren 29an izango da, asteartearekin. 30 euro ordaindu beharko dira, eta Iruñeko parte zaharra eta katedrala bisitatuko dira. Izena emateko, bihar goizean izango da aukera, maiatzaren 22an, 11:30etatik 12:30etara, elkartean bertan.

Jarraitu irakurtzen
  931 Ikustaldiak
931 Ikustaldiak
Api
09

Apirilaren 19an Lizarrara joango dira Aldaieta elkarteko kideak

Lizarrako irteerara joateko, izena eman beharko da aurrez. Gaur eta bihar izango da horretarako aukera, 11:30etatik 12:30etara, jubilatuen elkarteko bulegoan. 30 euro ordaindu beharko dira.

Jarraitu irakurtzen
  865 Ikustaldiak
865 Ikustaldiak
Eka
14

Gurutz Linazasoro medikuaren hitzaldia

Memoriaren, garunaren eta zahartzaroko gaixotasunen inguruko hitzaldia emango du Gurutz Linazasoro medikuak gaur arratsaldean, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gaztelaniaz izango da.

Jarraitu irakurtzen
  968 Ikustaldiak
968 Ikustaldiak
Eka
07

Segovian dira Aldaieta elkarteko jubilatuak

b2ap3_thumbnail_IMG_5122.JPG

Astebeteko egonaldia egiten ari dira elkarteko kide batzuk, Segovian, astelehenetik ostiralera. 51 pertsonako kuadrilla joan zen, autobusez. Bidaia kulturala da, eta hainbat toki ari dira bisitatzen.

Jarraitu irakurtzen
  802 Ikustaldiak
802 Ikustaldiak
Api
21

'Pausoz pauso, seguru' hitzaldi-tailerra, 64 urtetik gorako herritarrentzat

Aldaieta elkarteak hitzaldia antolatu du datorren astearterako, Pausoz pauso, seguru izenburupean. Elkartearen egoitzan bertan izango da, arratsaldeko bostetan.

Jarraitu irakurtzen
  827 Ikustaldiak
827 Ikustaldiak
Api
19

Bingoa jubilatuen elkartean

Bihar, apirilak 20, bingoan jokatzeko aukera izango dute herriko jubilatu eta pentsiodunek, arratsaldeko bostetatik zazpietara, elkartean bertan.

Jarraitu irakurtzen
  1080 Ikustaldiak
1080 Ikustaldiak
Api
05

Hitzaldia ostegunean, eta elikagai bilketa ostiralera bitarte

Ostegunean, hilaren 6an, hitzaldia izango da udaletxean, 17:30etan. Patxi Plazaola izango da hizlaria, eta nagusien zaintza gaitzat hartuta arituko da hizlari. Herritar guztientzat izango da.

Jarraitu irakurtzen
  859 Ikustaldiak
859 Ikustaldiak
Ira
13

Gaur hasita, jubilatuen astea igandera bitarte

Gaur hasiko da aurtengo jubilatuen astea, eta igandean bukatuko da. Hauxe da egitaraua:

Jarraitu irakurtzen
  3060 Ikustaldiak
3060 Ikustaldiak
Mar
16

Urteko batzarra izango da bihar

Bihar, osteguna, hilak 17, Aldaieta elkartearen urteko batzarra izango da, udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko bostetan.

Jarraitu irakurtzen
  1569 Ikustaldiak
1569 Ikustaldiak
Mar
15

Eskualdeko mahai jokoak

Bihar arratsaldean, hilak 16, Beasainen jokatuko dira eskualdeko mahai jokoak.

Jarraitu irakurtzen
  1569 Ikustaldiak
1569 Ikustaldiak
Ots
29

Mugarik Gabeko Medikuak taldearen hitzaldia

Elikagaiak biltzeko kanpainaren harira, hitzaldi bat izango da ostegunean, hilaren 3an, 17:30etan, udaletxeko areto nagusian.

Jarraitu irakurtzen
  1382 Ikustaldiak
1382 Ikustaldiak

Sartu