Menu

aldapa-haundi-ke

nor gara / quiénes somos

Aldaieta Jubilatuen Elkartea, 1980.urteko azaroaren 19an inskribatu zen. Gure elkartzeko txokoa, herriko plazan bertan dago, Udaletxe azpian. Bazkide izateko berriz, nahikoa da Legorretan erroldatutako pentsioduna izatea.

Bazkideen arteko harremana indartu, parte hartzea suspertu, herritarrekin loturak sendotu,...

nor gara / quiénes somos

Aldaieta Jubilatuen Elkartea, 1980.urteko azaroaren 19an inskribatu zen. Gure elkartzeko txokoa, herriko plazan bertan dago, Udaletxe azpian. Bazkide izateko berriz, nahikoa da Legorretan erroldatutako pentsioduna izatea.

Bazkideen arteko harremana indartu, parte hartzea suspertu, herritarrekin loturak sendotu, belaunaldien arteko ezagutza transmisioa ziurtatu, beste herrietako jubilatuekin harremanak bideratu, ariketa intelektual eta fisikoa bultzatu, bazkideei aisi ekintzak eskaini, usadioak mantendu, taldea dinamizatu... eta beste hainbat eta hainbat dira Elkartearen helburuak.

Guzti hau lortu asmoz, ekintza desberdinak antolatzen dira urte guztian zehar: jokoen txapelketak, eskualdeko eta eskualdeen arteko jokoen lehiaketak, txangoak, Herriko Jaiak, Ugaro ikastetxearekin baratza eta sagar bilketa programak, Jubilatu Astea, Txerri Festa, Atzerritarren Eguna, Santo Tomas Eguna... etab. luze bat.

Argi dago, zer egin eta zer esan handia duela Jubilatu Elkarteak. Urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, horri jarraipena ematea da gure erronka.


La Asociación de Jubilad@s Aldaieta, fue inscrita el 19 de noviembre de 1980. Nuestro txoko, lugar de encuentro, se halla situado en la misma plaza, debajo del Ayuntamiento. Para ser soci@ de la Asociación, es suficiente, ser pensionista y estar empadronad@ en Legorreta.

Fortalecer las relaciones entre l@s soci@s, animar a la participación, reforzar la unión con la gente del pueblo, asegurar la transmisión entre generaciones, encaminar las relaciones con l@s jubilad@s de otros pueblos, impulsar el ejercicio físico e intelectual, ofrecer actividades de ocio a l@s soci@s, mantener las costumbres, dinamizar el grupo... son entre otros, los objetivos de la Asociación.

Por ello, durante todo el año se organizan distintas actividades: Campeonatos de juegos en el pueblo, entre pueblos y entre comarcas, excursiones, Fiestas del Pueblo, programas de huerta y recogida de manzana con Ugaro Ikastetxea, Semana de los Jubilad@s, Fiesta del Cerdo, Día del Extranjero, Día de Santo Tomas...etc.

Es evidente que la Asociación de Jubilad@s tiene mucho que decir y mucho que hacer. Es nuestro reto, año a año, generación a generación, dar continuidad a este proyecto.

More
Ots
25

Elikagaiak biltzeko kanpaina

Aldaieta Jubilatu Elkarteak elikagaiak biltzeko kanpaina bat jarri du martxan Caritas-Gipuzkoaren ardurapeko aterpetxera bidaltzeko (Donostiako eta inguruko etxegabe guztiak joaten dira bertara), eta Legorretako herri guztira dago zabalduta.

Jarraitu irakurtzen
  1180 Ikustaldiak
1180 Ikustaldiak
Ots
15

'Segurtasuna etxean eta kalean' hitzaldia

Datorren ostegunean, hilak 18, hitzaldia izango da udaletxeko areto nagusian: Segurtasuna etxean eta kalean.

Jarraitu irakurtzen
  1058 Ikustaldiak
1058 Ikustaldiak
Ots
12

Karta jokoen irabazleak

Urtarrilean hasi eta otsailaren 11ra arte, astearte eta ostegunetan karta jokoan ibili dira Aldaietako kideak. Hala, txapelketa amaituta, hauexek dira irabazleak:

Jarraitu irakurtzen
  1086 Ikustaldiak
1086 Ikustaldiak
Ira
28

Pentsioen murrizketen aurkako kontzentrazioa

Adinekoen Nazioarteko Eguna da osteguna, urriak 1, eta, hori dela eta, pentsioen murrizketen aurkako kontzentrazioa egingo dugu herriko plazan.

Jarraitu irakurtzen
  2985 Ikustaldiak
2985 Ikustaldiak

Sartu