Datorren ostiralean, arratsaldeko 7tan, Patxi Ezkiaga kultur Etxean Legorretako Oroimen Historikoaren proiektua publikoki aurkeztuko da. Urte betez ikerketa talde bi arituko dira Frankismoaren historia berreskuratzen eta herritarren kontakizunak eta oroiemen kolektiboa jasotzen.
Legorretako bilakaera historikoa ezagutu nahi duen ikerketa burutu nahi duen lantalde hauek, batetik errepresio mapa egiteko ardura dute eta frankismoaren traszendentzia historian ezagutzera eman nahi dute. Bestetik emakumeen ahotik ere beraien historia berreskuratzeko helburua ere beta nahi dute. Lanketa hau burutzen den bitartean ere, hirugarren lantalde batek elkarrizketa guzti hauek bildu eta erreportai edo dokumental bat egiteko asmoa dago.
Ikerketa hau Legorretako udalaren laguntza eta babesa jaso du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideak, Oroimenaren berreskurapena eta Bizikidetza zabaltzeko planaren barruan kokatzen da. Xehetasun gehiago batzar honetan bertan emango dira, hala nola ikerketa honetako protagonistak ere ezagutzeko aukera izango duzu, eta nola ez ikerketa honetako partaideak ere.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/