Gaur hasiko da aurtengo jubilatuen astea, eta igandean bukatuko da. Hauxe da egitaraua:
Irailak 13, asteartea:
18:00: Bingoa elkartean.
19:30: Patata-tortila dastaketa, ardo on batez lagunduta.
Irailak 15, osteguna:
17:30: Hitzaldia Olatz Nazabalekin, udal aretoan.
Irailak 16:
18:00: Ibilaldi neurtua. Aldaieta jubilatuen elkartetik abiatuta. Bi itzuli, bost kilometro. Ordu eta erdi iraungo du. Ondoren, txorizo dastaketa izango da.
Irailak 18:
14:30: Jubilatuen bazkaria. Aurretik hamaiketakoa ere izango da.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/