Menu

cultura-euskera-deportes-juventud

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara...

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara arloko zenbait kudeaketa ere ohikotasunez garatzen dira.

Kirol arloan egiten diren ahaleginak honako hauek dira nagusiki: eskola kirola sustatzea, herrian kirol proba desberdinak antolatzea (atletismo erakustaldia, txirrindulari lasterketa, krossak, herri kirol erakustaldia, …), areto futbol taldeak laguntzea, … Dena den, Gazte-Piku Gazte Asanbladak kirol arloan txapelketa asko antolatzen ditu, pilota, futbola, txirrindulari igoera, …

Euskarari dagokionez, udalak euskara ikasteko dirulaguntzak banatzen ditu eta euskara ikasteko taldeak ere izan dira joan den ikasturterarte. Horretaz gain, Siadeco enpresarekin batera 2013-14 urteetan EBPN plana garatzeko konpromezua hartua du.

Kultur arloari dagokionez, urte osoan liburutegi zerbitzua eskaintzen da egunean hiru orduz. Liburutegian bertan lau ordenagailuz osatutako KZgunea ere zabalik dago. Musika eskola bat ere bada Ordiziako Musika Eskolaren zuzendaritzapean dagoena. Horretaz gain, badira urtero errepikatzen diren kultur ekintza nagusiak, hala nola, Dantzari Txiki Eguna, Herri Jaiak, Antzerki Topaketak, San Juan bezpera, Udaleku Irekiak, Kultur Astea, Gazte Festak, Ikastaro desberdinak (Pilates, Pintura, …), haurrentzako zinema emanaldiak, gabon inguruko ospakizunak, …

Amaitzeko aipatu, Legorretan badirela formato txikiagoko kultur ekintza anitz, esate baterako, Santa Ageda, Judo Emanaldia, Abesbatzaren emanaldiak, Ihauteriak, musika eskolaren kontzertua, jubilatu eguna, ludoteka zerbitzua, dantza emanaldiak, Santa Zezilia, Talo Festa, San Tomas, …


CULTURA, EUSKERA, DEPORTE Y JUVENTUD
Coordinador: Iñigo Lasa

La función del grupo de trabajo de cultura, deporte y euskara del ayuntamiento de Legorreta es el impulsar, promover y divulgar la cultura, el deporte y el euskara del pueblo y en el pueblo. La mayor parte del esfuerzo de este grupo de trabajo se concentra en la dinamización cultural, pero también se desarrollan habitualmente diversas gestiones tanto en el ámbito deportivo como en el euskera.

Los trabajos que habitualmente se desarrollan en el ámbito deportivo preferentemente son los siguientes: promover el deporte escolar, organizar en el municipio diversas competiciones deportivas (exhibición atlética, carrera ciclista, crosses, exhibición de deporte rural, …), colaborar con los equipos de futbol sala, … De todas formas, la Asamblea de Jóvenes Gazte-Piku organiza numerosas competiciones en el ámbito deportivo, pelota, futbol, subida ciclista, …

En lo concerniente al euskera, el ayuntamiento destina subvenciones para el aprendizaje del euskera y también se han formado grupos para aprender euskera hasta el pasado curso. Además, ha adoptado el compromiso de desarrollar el plan EBPN con la empresa Siadeco los años 2013-14.

En lo que concierne al ámbito cultural, durante todo el año se ofrece el servicio de biblioteca tres horas al día. En la propia biblioteca existe el servicio Kzgunea con cuatro ordenadores. También existe una escuela de música dependiente de  la escuela de música de Ordizia. Además de estas, existen ciertas actividades culturales principales que se repiten todos los años, tales como, Día del Dantzari Txiki, Fiestas Patronales, Encuentros de Teatrales, víspera de San Juan, Colonias Abiertas, Semana Cultural,  Fiesta de la Juventud, diversos cursos (Pilates, Pintura, …), cine para jóvenes, celebraciones en torno a la navidad, …

Para finalizar decir que en Legorreta existen numerosas actividades culturales de menor formato, por ejemplo, Santa Agueda, Exhibición de Judo, actuaciones de la Coral, Carnavales, concierto de la escuela de música, día del jubilado, servicio de ludoteca, exhibiciones de baile, Santa Cecilia, Fiesta del Talo, Santo Tomas, …

More
Jun
17

Prest dago Sanjoan bezperako egitaraua

Datorren osteguna, ekainaren 23a da Sanjoan bezpera. Iluntzeko zortzietan hasiko da festa herrian, Solano musika eskolako trikitilarien erromeriarekin. Aldi berean, udalak zahagi ardoa banatuko du.

Continue reading
  2578 Hits
2578 Hits
Jun
09

Dantzari Txiki Eguna igandean

Igande honetan izango da aurtengo Dantzari Txiki Eguna Legorretan.

Continue reading
  2762 Hits
2762 Hits
Jun
01

Musika eskolaren kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian eta plazan

Ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek ostiralean. Arratsaldeko seietan, Herri Antzokian izango da emanaldia. Ikasle bakoitzak hiru gonbidapen ditu banatzeko, eta udaletxean daude eskuragarri. Horrez gain, beste sarrera batzuk ere badaude; beraz, nahi izanez gero udaletxean bertan eska daitezke.

Continue reading
  2818 Hits
2818 Hits
May
24

Corpus Christi larunbatean: 38. herri krosa

Larunbat honetan, Corpuseko ospakizunen artean, herri krosa izango da goizean. 10:30etan aterako dira haur eta gazteak, eta 11:30etan helduak. Aurrez izena emateko aukera dago www.herrikrosa.eus helbidean, eta egunean bertan ere bai, noski, udaletxean bertan, goizeko hamaikak arte.

Continue reading
  3075 Hits
3075 Hits
May
09

Ostegunean egingo da festen balorazioa

Azintzio jaiak bukatuta, ostegunean izango da horiek baloratzeko bilera, 19:30etan, udaletxeko areto nagusian. Garrantzitsua da ahalik eta jende gehien biltzea, datorren urterako mantendu beharrekoak eta aldatu beharrekoak kontuan izan daitezen.

Continue reading
  2396 Hits
2396 Hits
May
03

Mozorro egunean kuadrillek musika jartzeko jarraibideak

Aurten, festa batzordeak erabaki du egoki litzatekeela jarraibide batzuk erabakitzea mozorro egunean musikaren erabilera ona izan dadin.

Continue reading
  2396 Hits
2396 Hits
May
03

Eskaria egin daiteke Pikuk atletismo taldearen kirol arropa eskuratzeko

Kirol-arropa eskaera egin behar du Pikuk atletismo taldeak, eta, horretarako, zenbat jendek nahi duen jakin nahiko lukete. Interesa duen orok liburutegian apuntatu beharko du. Han bertan eskura daude neurri ezberdinetako kamisetak, eta izena emandakoan ordaindu beharko da.

Continue reading
  2581 Hits
2581 Hits
Abr
26

Azintzio aurreko larunbata: judo eta karate erakustaldia eta kontzertua

Larunbat honetan, azkenaldian Azintzio aurretik egiten den moduan, judo eta karate erakustaldia izango da, bai eta abesbatzaren kontzertua ere.

Continue reading
  2332 Hits
2332 Hits
Abr
25

Ipuinaren Ordua Ibai Esoainekin

Ipuinaren Ordua programaren beste saio bat izango da asteazkenean, 18:00etan, liburutegian.

Continue reading
  2468 Hits
2468 Hits
Abr
21

Eskuratu festetako afari eta bazkarirako txartelak

Asteazkeneko afarirako txartelak 15 euro balio du. Langabe eta ikasleek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dute. Eta ostiraleko bazkarirako txartelak 30 euro balio du.

Continue reading
  2388 Hits
2388 Hits
Abr
15

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aurkezpen-hitzaldia

Datorren asteartean, hilaren 19an, Uema ezagutzeko hitzaldia izango da udaletxean, 19:00etan. Legorretako Udalak mankomunitatean sartzeko asmoa du, eta herritarrek hura ezagutzea da aurkezpen-hitzaldi honen helburua.

Continue reading
  2619 Hits
2619 Hits
Mar
31

Ipuinaren Ordua Maite Frankorekin, asteazkenean

Ipuinaren Orduari jarraipena emanez, datorren asteazkenean, apirilak 6, Maite Franko ipuin kontalari hondarribiarra izango da Legorretan. 4-6 urte bitarteko haurrentzako saioa emango du: Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria.

Continue reading
  2535 Hits
2535 Hits