Menu

cultura-euskera-deportes-juventud

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara...

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara arloko zenbait kudeaketa ere ohikotasunez garatzen dira.

Kirol arloan egiten diren ahaleginak honako hauek dira nagusiki: eskola kirola sustatzea, herrian kirol proba desberdinak antolatzea (atletismo erakustaldia, txirrindulari lasterketa, krossak, herri kirol erakustaldia, …), areto futbol taldeak laguntzea, … Dena den, Gazte-Piku Gazte Asanbladak kirol arloan txapelketa asko antolatzen ditu, pilota, futbola, txirrindulari igoera, …

Euskarari dagokionez, udalak euskara ikasteko dirulaguntzak banatzen ditu eta euskara ikasteko taldeak ere izan dira joan den ikasturterarte. Horretaz gain, Siadeco enpresarekin batera 2013-14 urteetan EBPN plana garatzeko konpromezua hartua du.

Kultur arloari dagokionez, urte osoan liburutegi zerbitzua eskaintzen da egunean hiru orduz. Liburutegian bertan lau ordenagailuz osatutako KZgunea ere zabalik dago. Musika eskola bat ere bada Ordiziako Musika Eskolaren zuzendaritzapean dagoena. Horretaz gain, badira urtero errepikatzen diren kultur ekintza nagusiak, hala nola, Dantzari Txiki Eguna, Herri Jaiak, Antzerki Topaketak, San Juan bezpera, Udaleku Irekiak, Kultur Astea, Gazte Festak, Ikastaro desberdinak (Pilates, Pintura, …), haurrentzako zinema emanaldiak, gabon inguruko ospakizunak, …

Amaitzeko aipatu, Legorretan badirela formato txikiagoko kultur ekintza anitz, esate baterako, Santa Ageda, Judo Emanaldia, Abesbatzaren emanaldiak, Ihauteriak, musika eskolaren kontzertua, jubilatu eguna, ludoteka zerbitzua, dantza emanaldiak, Santa Zezilia, Talo Festa, San Tomas, …


CULTURA, EUSKERA, DEPORTE Y JUVENTUD
Coordinador: Iñigo Lasa

La función del grupo de trabajo de cultura, deporte y euskara del ayuntamiento de Legorreta es el impulsar, promover y divulgar la cultura, el deporte y el euskara del pueblo y en el pueblo. La mayor parte del esfuerzo de este grupo de trabajo se concentra en la dinamización cultural, pero también se desarrollan habitualmente diversas gestiones tanto en el ámbito deportivo como en el euskera.

Los trabajos que habitualmente se desarrollan en el ámbito deportivo preferentemente son los siguientes: promover el deporte escolar, organizar en el municipio diversas competiciones deportivas (exhibición atlética, carrera ciclista, crosses, exhibición de deporte rural, …), colaborar con los equipos de futbol sala, … De todas formas, la Asamblea de Jóvenes Gazte-Piku organiza numerosas competiciones en el ámbito deportivo, pelota, futbol, subida ciclista, …

En lo concerniente al euskera, el ayuntamiento destina subvenciones para el aprendizaje del euskera y también se han formado grupos para aprender euskera hasta el pasado curso. Además, ha adoptado el compromiso de desarrollar el plan EBPN con la empresa Siadeco los años 2013-14.

En lo que concierne al ámbito cultural, durante todo el año se ofrece el servicio de biblioteca tres horas al día. En la propia biblioteca existe el servicio Kzgunea con cuatro ordenadores. También existe una escuela de música dependiente de  la escuela de música de Ordizia. Además de estas, existen ciertas actividades culturales principales que se repiten todos los años, tales como, Día del Dantzari Txiki, Fiestas Patronales, Encuentros de Teatrales, víspera de San Juan, Colonias Abiertas, Semana Cultural,  Fiesta de la Juventud, diversos cursos (Pilates, Pintura, …), cine para jóvenes, celebraciones en torno a la navidad, …

Para finalizar decir que en Legorreta existen numerosas actividades culturales de menor formato, por ejemplo, Santa Agueda, Exhibición de Judo, actuaciones de la Coral, Carnavales, concierto de la escuela de música, día del jubilado, servicio de ludoteca, exhibiciones de baile, Santa Cecilia, Fiesta del Talo, Santo Tomas, …

More
Mar
18

Herriko festak antolatzeko bilera

Astelehenean izango da festen antolakuntzako hurrengo bilera, hilaren 21ean, 19:30etan, udaletxeko batzar aretoan.

Continue reading
  2905 Hits
2905 Hits
Mar
14

Herri Antzokia, Goierri telebistan

Bideo honetan eman du Goierri telebistak Legorretako Herri Antzokiaren inaugurazioaren berri. 

Continue reading
  4073 Hits
4073 Hits
Mar
04

Asteburu beteko inaugurazioa izango du Herri Antzokiak

Gaur zortzi inauguratuko da ofizialki Legorretako Herri Antzokia, martxoaren 11n. Ostiral iluntzean, 19:00etan zabalduko dira antzokiko ateak, eta aretoa bera ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Txoko asko ditu, eta gora eta behera ibili ahal izango da, instalazioak ikusteko. Hori dena, luntx batez lagundurik.

Continue reading
  2783 Hits
2783 Hits
Mar
03

Erabaki da festetarako mozorro gaia: Legorreta 2416

Azintzio jaiak antolatzeko bilera izan da gaur, eta, iragarri bezala, erabaki da mozorro gaia: Legorreta 2416.

Continue reading
  2701 Hits
2701 Hits
Mar
02

Talo festa larunbatean

Larunbat honetan izango da aurtengo talo festa, hilaren 5ean, Ugarotarrak guraso elkartearen eta udalaren eskutik.

Continue reading
  2839 Hits
2839 Hits
Mar
01

Herriko festak antolatzeko bilera

Ostegunean izango da herriko festak antolatzeko hurrengo bilera. 19:30etan, udaletxeko areto nagusian.

Continue reading
  2543 Hits
2543 Hits
Feb
19

Herri jaietarako kartel lehiaketa

2016ko Legorretako Herri Jai Egitaraurako Portada Lehiaketa

1. Lehiaketa honetan edozein legorretarrek har dezake parte.
2. Kartelak karratuak eta tamaina librekoak izango dira. Informatika euskarrian (Pendrive edo Cdan) aurkeztu ahal izango da kartela edo paperean inprimatua.
3. Formatuak, nahitaez karratua izan behar du.
4. Teknika librea izango da.
5. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute:  LEGORRETAKO AZINTZIO JAIAK 2016.
6. Jai horren ezaugarriren bat, irudiren bat edo lemaren bat jaso eta adierazi beharko da.
7. Irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.
8. Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
9. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Hau euskara hutsezkoa izango da.
Horrekin batera, gutun-azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
10. Kartelak 2016ko martxoaren 4ko 14:00ak baino lehen, legorretako Udalera edo Kultur Etxera eraman behar dira.
11. Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena.
12. Saritzen den lana Udalaren esku geldituko da eta jaietako egitarauaren azalean agertuko da.
13. Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 15 eguneko epean jaso ahal izango dira Legorretako Kultur Etxean.
14. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Continue reading
  2637 Hits
2637 Hits
Feb
19

Ipuin kontalaria asteazkenean

IPUINAREN ORDUA

Continue reading
  2933 Hits
2933 Hits
Feb
18

Kirol talde batentzako logoa sortzeko lehiaketa

Herritar batzuk kirol talde bat osatzeko asmotan dabiltza, eta laguntza eskatu digute mezu hau zabaltzeko:

Continue reading
  2715 Hits
2715 Hits
Feb
15

Eskatu lokala Play Backa prestatzeko

Gaurtik ostiralera bitarte duzue aukera Play Backerako entsaioak egiteko lokala eskatzeko.

Continue reading
  2715 Hits
2715 Hits
Ene
28

SANTA AGEDA BEZPERA. KANTU ESKEA

Continue reading
  2517 Hits
2517 Hits
Dic
02

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna

Bihar, Euskararen Eguna izanik, aurten egindako lana plazaratuko du eLeguneak, euskararen Legorretako eragin guneak. Horretarako, ekintza batzuk antolatu ditu iluntzerako.

Continue reading
  2917 Hits
2917 Hits