Datorren asteazkenean, azaroaren 25ean izango da udazkeneko azken ipuin kontaketa. Maialen Zubeldia kontalaria etorriko da, eta 3 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat izango da saioa. Udal liburutegian izango da, arratsaldeko seietan.
Datorren asteazkenean, azaroaren 25ean izango da udazkeneko azken ipuin kontaketa. Maialen Zubeldia kontalaria etorriko da, eta 3 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat izango da saioa. Udal liburutegian izango da, arratsaldeko seietan.
Larunbat honetan izango da gaztaina jana, Ugarotarrak guraso elkartearen eskutik, 18:30ean, udal pilotalekuan
Elekun abesbatzak, berriz, emanaldia eskainiko du 19:30ean, Korta eta Zapas plaza inguruan, igandea Santa Zezilia eguna dela medio.
Asteazkenean, 17:00etan, ipuin kontalaria izango da liburutegian, Oskar Estanga eta Hodei Unzuetaren eskutik. Gidoia Enkarni Genuak idatzia da. 'Hor konpon, marianton' izena du saioak, eta 3 urtetik 8 urtera bitarteko umeentzat izango da.
Hip Hip Urri egitasmoaren barruan, mendi ibilaldia izango da larunbatean, Legorretatik Itsasondora. Goizeko hamarretan izango da irteera, herriko plazatik. Altzagaraten hamaiketakoa izango da, eta Itsasondora iritsitakoan bazkaria. Janaria norberak eraman beharko du. Oinez ibiltzeko zailtasunak dituena autoz igo daiteke Altzagaratera, eta ondoren Itsasondora jaitsi.
Herritarrekin parte-hartze prozesu bat egin ondoren, martxan dira herri zinema eraberritzeko lanak. Iaz egin zen prozesu hori, Gipuzkoako Foru Aldundiko ITTEN Herriekin Lan Egiten sozietate publikoarekin.
Datorren ostegunean, hilak 9, Orratzak baino hariak luzeago behar du izan liburuaren aurkezpena izango da udaletxean, 19:00etan. Legorretako Oroimen Historikoaren lantaldeak orain dela bi urte hasitako ibilbideari amaiera ematen dion dokumentu idatzia jorratu du. Denera bi lan egin dituzte: lehena, Hurrengo geltokia dokumentala, apirilean aurkeztu zena, eta bigarrena, orain argitaratu den liburua. Frankismoaren eragina eta bereziki errepublikaren alde gerran aritu zirenen historia berreskuratu dute. Horrez gain, liburu honetan, 1960-1978 bitartean indar armatuen esku zigortuak eta torturatuak izan zirenen izen zerrenda osatzen saiatu dira.
Ugaro Ikastetxeak, 25. urteurrena ospatuko du ekainaren 13an. Hori dela eta, “Ate irekien eguna " eta herri bazkari bat antolatzea pentsatu dugu.Bazkarirako, ezinbestekoa dugu zenbat izango garen jakitea. EPEA MAIATZAREN 15 DA!
ELe-gunea, Euskararen Legorretako Eragin Gunea, herri ekimenetk sortutako euskararen aldeko gizarte-mugimendu edo taldea da.