Menu

bilkoin-futbol-taldea

LEGORRETA ARETO FUTBOLEKO TALDEEN IHARDUNALDIA

Gabon Bilkoinzaleok!!!

Hemen gara berriz zuekin, Hemendik aurrera partiduen: ordutegiak, emaitzak, taldeen berriak eta nondik norako guztiak hemen azaleratuko dizkizuegu!!!

 

Goazen asteburu honetako ihardunaldiaren berri ematen hastera.

Aurten, dakizuen moduan, 3 talde ditu Legorretako taldeak:

1- Senior neskak

2- Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea.

3- Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak.

 

Asteburu honetan NESKEN TALDEAK ATSEDENALDIA izango du.

 

Mutilen 2. go taldeak, Azkoitiara joan beharko du.

PLAZA BERRI SPORT vs LEGORRETA GAZTE-PIKU  Larunbatean arratsaldeko 16:00etan Azkoitiko Zubiaurre Kiroldegian.

Joaneko partiduan gure mutilek 4-3 gailendu zitzaien Azkoitiko taldeari.

 

Seniorren lehenengo mutilen taldeak etxean jokatuko du Elorrioko mutilen aurka.

 

LEGORRETA BILKOIN EREDU vs ELORRIOKO BUSKANTZA Partidua, LARUNBATEAN arratsaldeko 17:00etan jokatuko da!

 

Neurketa zaila izango dute jokoan gure mutilek, non 3 puntuak nahitaezkoak dituzten sailkapenean estutasunik ez pasatzeko.

 

Joaneko partiduan 10 eta 3 galdu zuten Legorretarrek. Ea oraingoan buelta ematea lortzen duten!!!

 

Horretarako, zalegoaren bultzada beharrezkoa dugu!!! Animatu eta azaldu larunbat arratsaldean gure taldea ANIMATZERA!!!

 

AUPA BILKOIN!!!!  LORO-LORO-LORO-LOROOOOO!!!b2ap3_thumbnail_BILKOIN-1go-TALDEA.png

 

PELOTA TXAPELKETA
OTSAILAK 27, DENOK IDIAZABALERA!

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/