Barkaiztegi sagardotegirako irteera antolatu dute Jota Kea, Bilkoin eta Aldapa Haundi elkarteek. Apirilaren 30ean izango da, 12:30etan abiatuta, Patxikonetik; eta buelta, berriz, bazkalondoan izango da. 45 euro ordaindu beharko da (autobusa eta bazkaria), eta herriko tabernetan daude txartelak salgai, apirilaren 10era bitarte.
2633 Hits
2633 Hits