
Tolosako inauteriak bukatu direla? Lasai, bertan ditugu eta herrikoak. Goizean goiz haur jolasekin hasi eta gauera arte izango dugu mozorroez eta musikaz gozatzeko aukera. Beraz, ez gorde mozorroak, bihar bertan beharko ditugu eta!
Tolosako inauteriak bukatu direla? Lasai, bertan ditugu eta herrikoak. Goizean goiz haur jolasekin hasi eta gauera arte izango dugu mozorroez eta musikaz gozatzeko aukera. Beraz, ez gorde mozorroak, bihar bertan beharko ditugu eta!
Legoreggae 2016 jaialdia aurrera emateko, herritarren kolaborazioa behar dugu. Lehengo urteko arrakastaren ostean, antolatzaileak jaialdiari beste dimentsio bat eman nahi izan diogu, baina jakitun gara herritarren laguntza gabe ezingo dugula aurrera eraman. Apuntatzeko papelak, Ezkzu, Olaso eta gaztetxean daude. Barrako lana egiteko beharko da batez ere jendea, baina laguntza oro eskertuko dugu. Beraz, badakizu, zure herriko jaialdia Goierriko reggae erreferente bihurtzerik nahi baduzu lagundu pixka bat, denon artean lortuko dugu!! Suaaa!!
Legoreggae 2016ko jaialdiko kamiseta nahi? jada eman dezakezu izena! Horretarako paperak Ezkizu, Olaso eta gaztetxen daude. Mutil, neska zein haurren kamisetak egongo dira. Helduen kamiseta 12 euroan eta haurrena 10ean. Argazkian ikusi dezakezuen moduan, aurtengo kamiseta horia izango da. OSO GARRANTZITSUA, izen emateko azken eguna martxoak 3, osteguna, izango da! Ez lo hartu eta eman izena zure kamiseta lortzeko!!!
Legoreggae 2016ko jaialdirako sarrerak salgai jarri dira. Ezkizu, Olaso eta gaztetxean daude salgai 7 euroan. Ez zaitez gelditu zure sarrera gabe, lehengo urtean denak amaitu ziren eta!! Animatu, denok legoreggaera!! Suaaa!!!
Urtero bezala, hemen dugu gure herriko esku pilota txapelketa. Azken urteetako ohiturari jarraituz, final handia herriko festetako asteazkenean jokatuko da, azintzio jaiei hasiera ezin hobea emanez. Final hori jokatu nahi? Horretarako gaztetxean dezu izena emateko papela. Bestela, deitu zenbaki honetara: 688653332. Apuntatzeko azken eguna martxoak 5, larunbata, izango da!
Kaixo Lagun!! Larunbatean iluntzeko 22:30tan bertso desafioa izango da gaztetxean. Aurrez aurre arituko dira GOIERRI bertso eskalako kideak TXINGUDIko bertsolarien aurka. Bertso saio interesgarria izango delakoan, animatu eta bertsoekin une ederra igarotzeko aukera ez galdu!! Gainera legorretar bat arituko da bertsotan, asmatu zein!!
Otsailak 13an Legorretako iñauteriak ospatuko dira eta ALDAPA HAUNDI elkartean herri afaria egingo da. Tikeak OLASO, ARANTXA, eta GAZTETXEan daude salgai 10€an.